Asteburu honetan: Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –

Pagotxa RZk - Luisa gazta tarta

Asteburu honetarako, postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, maitasunezko fereka goxo den Luisa gazta tartaren RZ dakarkizugu.  Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo momentu intimo horiek sortzeko aitzakiaren bilaketan laguntzeko… txokolate beroaz lagunduta agian… Gozatu eta on egin! 🙂

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gaztatarta

Osagaiak

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 zm-ko diametroa duen molde altu bat

Luisa gazta tarta

Errezeta

Hondoa egiteko:

  1. Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean.
  2. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu.
  3. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:

  1. Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik.
  2. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan.
  3. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik.

Kasu!

Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.

Akaso!

Japoniar gazta tarta RZ nola egin…

Oreo gazta tarta RZ nola egin…

Luisa gazta tarta

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!