Asteburu honetan: Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin
Asteburu honetan: Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –
Asteburu honetarako beste entsalada goxo bat, Tuterako kukulu famatuak dastatzeko. RZ erraza, uda parte honetarako aproposa, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko, edo noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin
…
Asteburu honetan >
Osagaiak:
- 4 “tuterako” kukulu
- 250-300 g oilasko bularki
- 8 antxoa xerra
- 10 g mostaza
- 100 g jogurt natural krematsu
- Oliba olioa
- Tipulina ale 1
- Baratxuri laurdena
…
Errezeta:
- Kukuluak erdira egin eta oliba olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan minutu bat gehienez.
- Kukuluan amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre. Kolorea hartzen duen arte. Gero, tiretan moztu (edo nahi den moduan)
- Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliba olioa eta baratxuria gehituko dizkiogu, eta dena irabiatu behar da.
- Tipulina tira finetan moztu
- Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin
Kasu!
Oilaskoa beharrean hegaluze edo atunarekin ere egin daiteke, eta piper gorri pixka bat ere primeran gera daitekeela aipatu… Sukaldea librea da badakizu… Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…
Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin