Asteburu honetan: Kuia edo kalabaza krema
Asteburu honetan: Kuia edo kalabaza krema
Asteburu honetarako hotz zein berotan har daitekeen kuia edo kalabaza krema RZ. Barazkiak, begetarianoentzat, beganoentzat ere bai, noiznahi jateko moduko betiko sukaldea, ama eta izeba datozkizulako… On egin!
.
Kuia edo kalabaza krema
…
Osagaiak:
- kilo bat kuia
- 2 azenario
- patata bat
- baratxuri buru bat
- tipulin txiki bat
- bi koilarakada gurin
- gatza
- piper hauts zuria
Errezeta:
- Barazki guztiak garbitu (azala kendu) eta zatitu. Zatiak neurri berdinekoak egin.
- Eltze altu batean barazki guztiak sartu
- Urarekin barazki guztiak estali eta sua bizi jarri. Gatza gehitu
- Irakiten hasten denean su ertainera jetsi.
- Agian egosketa prozesuan ur gehiago gehitu beharko da, beti barazkiak adina ur egon dadin eltzean
- Eltzera bi koilarakkada gurin gehitu eta nahi adina piper hauts txuri
- Barazki guztiak egosiak daudenean, ordu erdi inguru, turmixaren laguntzaz barazki guztiak irabiatu.
- Norberaren gustuaren arabera gazta, piper hautsa, sesamoa edo beste belar batzuk egokitu.
Kasu!
Ogi frijituarekin lagundu daiteke krema eta platerean jartzean oliba olio txorrotada batekin amaitu. Barazki mota desberdinak nahastu dakizkioe, garaia eta aukeren arabera: porrua, espinakak… Kremak egitean garrantzitsua da amaieran gurina edo gantzen batekin guztia bateratzea. Hotz zein berotan har daiteke.
errezeta gehiago…