Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan

Asteburu honetarako hegaluzea tipulatan proposatzen dizugu, RZ erraza eta . RZ hau egiteko, tamaina hartzea da kontua, ez lehorregi eta ez gordinegi. Ozpinarekin ere arretaz ibili behar da. Baina hemen esandakoak bete eta egin beharreko guztiak behar bezala asmatzen badituzu, etxaferoak botako dituzte zure inguruan, hain baita gustagarria hegaluzea (eta hegalaburra). Hori bai, ez da egunero jatekoa, tarteka beraz, noizean behin denak txundituta uzteko RZ goxoa zeuretzat. Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Hegaluzea (edo hegalaburra)

Hegaluzea tipulatan

Hegaluzea tipulatan

Argazkia: Javier Lastras

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Osagaiak:

  • 4 hegaluze (edo hegalabur) solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat ardo zuri edo sagar-ozpin
  • Gatza

Asteburu honetan: Hegaluzea (edo hegalaburra)

Errezeta:

  1. Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte.
  2. Irinetan arinki igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz.
  3. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat oliorekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen.
  4. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu.
  5. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
  6. Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan egokitu eta, xorta bat ardo zuri edo ozpin erantsi ondoren, su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen.
  7. Pausatzen utzi eta mahaira.

Asteburu honetan: Hegaluzea (edo hegalaburra)

Kasu!

Ohartuko zinen ardo zuria edo ozpina jarri dizkizugula aukeran. Hori zeure arabera dago: ozpin zale horietakoa bazara, ahantzi ardo kontuak eta isuri ozpin bikain xorrotada bat.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

Asteburu honetan: Hegaluzea tomatearekin

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)
Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!