Asteburu honetan: Ganbak baratxuritan
Asteburu honetan: ganbak baratxuritan
Ezagutzen duzu inor ganbak gustatzen ez zaizkionik? Guk ez. jaki erraza eta zaporetsua, gainera, baratxuriarekin areagotu egiten dena. Hemen daukazu nola.
.
Ganbak baratxuritan
…
Ganba edo otarrainxka errezeta hau dizdira eta luxuxko platera duzu, prestatzeko oso erraza eta izugarri gozatzekoa.
Osagaiak:
- 40 ganba
- 8 baratxuri ale
- 4 kaienatxo
- 10 goilarakada oliba olio
- gatza
Errezeta:
- Ganbak zuritu eta hotzetan gorde.
- Baratxuri atalak zuritu eta xerratu.
- Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen hasi 3-4 koilarakada oliotan.
- Baratxuria kolorea hartzen hasten denean hatz bateko altuerara arte olioz bete eta aurretik gatzatutako otarraixkak gehitu. Gorritzen jarraitu su bizitan.
- Olioa bir-birrean hastean sutatik atera eta minutu batez itxaron zerbitzatu aurretik.
…
Kasu!
Buztinezko plater txiki batean otarrainxkak ipini eta erabilitako olio apur batez busti. (Ez badaukazu buztinezko platerik ere, konponduko zara, ez da hala?)
Aurretik garbitutako buruekin, saltsa bat ere egin dakieke. Buruak olio gutxirekin zartaginean gorritu eta ardo txuri eta ur pitin bat gehituz. 5 minutuz su ertainean egosi. Iragazi eta otarrainxka platerari gehitu.
Alde handia dago izozturiko ganbak edo freskoak direnen artean. Izoztutakoak erostea erabaki ezkero, kuzinatu aurretik, ongi kendu behar zaie askatzen duten ur guztia, ongi friji daitezen. C’est comme ça.
Asteburu honetan: ganbak baratxuritan
Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
Asteburu honetan: ganbak baratxuritanAsteburu honetan: ganbak baratxuritan