Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekin

Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekin –

Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekin -- Pagotxa RZk

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan arrainak RZ sailtxoa jarraituz berdela labean piperradarekin RZ  dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN

Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekinOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Lau berdel
  • Piper gorri morroia
  • Piper berdea
  • Tipula gorri bat
  • Lau baratxuri ale
  • Arrain salda
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ozpina

Errezeta

  1. Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, piper gorri eta berdeak eta tipula juliana moduan moztu, eta 30 minutuz lapiko batean erregosi, olio zurrutada eta gatz pittin batekin, su motelean. Ez estali lapikoa taparekin; horrela lurrina kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.
  2. Bitartean, berdela xerratan prestatu. Ahal bada behintzat, arrainaren erdiko hezur txiki gehienak pazientzia pixka batekin kendu. Jateko garaian eskertuko dugu hori.
  3. Labeko erretilu batean pare bat koilarakada arrain salda ipini, eta saldaren gainean, azala goraka dutela, berdel xerra guztiak, bata bestearen segidan. Gatz pittin bat bota. 200 ºC-tan berotutako labean sartu, eta lau minutuz eduki. Berehala egiten da. Lau minutu pasatu, eta segituan labetik atera. Ozpin zurrutada txiki bat bota arrain xerren gainetik.
  4. Zartagin txiki batean, baratxuri xerratuak frijitu oliotan, eta dena berdelak ditugun erretilura bota.
  5. Mahaira zerbitzatzeko, plater bakoitzean, piperrada koilarakada jarri erdian, gainean berdel xerra pare bat, eta azkenik erretiluan dugun saltsaz platerekoa busti.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Ikerrek  ALMEJAK TXAKOLI ERARA RZ egin zuenekoa Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan…

BERDELA LABEAN PIPERRADAREKIN

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

MahalenMahalen eta mundua 1.atalaMahalen eta mundua 2.atala

Mahala
Mahala - mahala.eus
Asteburu honetan: Berdela labean piperradarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!