Asteburu honetan: Arrozesnea
Asteburu honetan: Arrozesnea >
Asteburu honetan, betiko sukaldearen adibide den postre goxo eta gozozaleen artean gogokenetakoa zalantzarik gabe. RZ erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin! Baina ez izan astakiloa eta arrozesne litro osoa ez dezazula zerorrek bakarrik irentsi…
…
Arrozesnea
…
Asteburu honetan: Arrozesnea >
Osagaiak:
- Litro bat esne
- Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa)
- 200 g arroz, pikor biribilekoa
- Laranja azal bat eta limoi azal bat
- Kanela adaxka bat
- 150 g azukre
…
Errezeta:
- Kazola batean ipiniko ditugu azukrea ez beste osagai guztiak.
- Sutan jarri, oso su eztian, eta ezti-ezti irakiten utziko dugu, 40 bat minutuan.
- Azukrea erantsi, eta irakiten utziko dugu beste 10 bat minutuan, zaliari maiz eraginez, hondoan itsats ez dadin.
- Ontzi batera aterako dugu guztia, eta utzi egingo dugu hozten, laranja eta limoi azalak eta kanela adaxka atera ondoan.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Epela zein hotza har daiteke, hotza nahiago izaten du jendeak normalean. Arrozesne usaingozatua edo arrozesnea_arrautza gorringoekin ere hemen eskura sukaldean.com errezetategitik. Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…