Asteburu honetan: Arrautza frijituak
Asteburu honetan: Arrautza frijituak
Asteburu honetarako, arrautza frijituak. RZ erraz-erraza badakizu, eta noiznahi egiteko modukoa. Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez daukat txanponik, baina urre pipita pare bat emango dizut ordainetan, besterik ez bada” esatearen antzekoa da. Zein jaki ezagutzen duzu arrautza frijitu parea baino gustagarriagorik? Eta ogia arrautzean bustitzen duzun une ia magiko hori… Gozatu eta on egin!
Arrautza frijituak
…
Argazkia: Demi
…
Osagaiak:
- Arrautza bat (normalean, bina egiten dira)
- Oliba olioa bi koilarakada
- Gatza
Errezeta:
- Olioa berotzen jarri zartagiean.
- Arrautza bertara puskatu. Lehen aldia bada edo zailtasunak badituzu, ontzi batean puskatu dezakezu arrautza oliotara bota baino lehen.
- Gatza gehitu arrautzari eta koilara baten laguntzaz olio beroa gainetik bota, guztia frijitzen joan dadin.
- Norberaren gustuaren arabera egiten dira, eginago ala gordinago.
- Platerera atera eta prest gozatzeko.
Kasu!
Arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra,…
Gozatu eta on egin!
Asteburu honetan: Arrautza
Errezeta gehiago…