Asteburu honetan: Anana errea errezeta
Asteburu honetan: Anana errea RZ –
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugu urtea, eta hasteko asteburu honetan gozo eta exotikoa den Anana errea errezeta dakarkizugu. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste errezeta goxo bat. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin kontrastean aurkeztea ere gogoko dutena batzuk, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
ANANA ERREA
….
- Anana bat
- Azukrea lau goilarakada
- Gurina lau goilaratxo
- Esnegaina 100 zl
…
Errezeta
- Anana lau trontzatan moztu; ez daitezela finegiak izan. Trontza bakoitzari azala kendu, eta erdian duen zati gogorra aizto baten laguntzaz txukun-txukun kendu.
- Zaratagin bat sutan berotzen jarri; bertara goilaratxo txiki bat gurin gehitu, eta, gurina urtzen hastean, anana zatiak zartaginera gehitu, goilarakada bat azukrerekin batera. Gurina eta azukrea erretzean, anana karamelizatuko da; orduan, ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu eskas batez gorritu. Pauso bera jarraitu gainontzeko hiru anana zatiekin, aldika gurina eta azukrea gehituz.
- Anana guztiak gorrituta ditugunean, gorde. Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota, eta su bizian pare bat minutu irakiten eduki. Horrela karamelo saltsa bat izango dugu.
- Ananak zerbitzatzeko, gainetik karamelo saltsa hau botatzea besterik ez zaigu falta.
…
Kasu!
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…
…
Akaso!
Beste postre edo txirrisklasik nahi badek hintzak hik …
Anana errea
…