Applek ez du iPada txikituta ikusi nahi

HTML Kodea

Networld web orriak jakinarazi duenez, iragarkia erretiratu ezean egunkariaren bertsio digitala iPadean irakurgarri egiten duen aplikazioa baliogabetuko duela jakinarazi dio Appleek Newsday egunkariari.

Hau ez da sagarraren konpainiak bere gailuetako edukiak zentsuratzen dituen lehen aldia. Apirilean bertan, Mark Fiore San Francisco Chronicleko karikaturagileari bere lanak Appleen gailuetan ikusteko sortutako app bat baztertu zion Cupertinoko konpainiak. Egun gutxiren buruan ordea, San Francisco Chronicleren bertsio digitalerako bere lanengatik umore grafikoaren Pulitzer saria irabazi zuen Fiorek, eta Steve Jones Appleko buruak Fioreren aplikazioarekin egindakoa akats bat izan zela onartu behar izan zuen. Aplikazioa berriz ere aurkezteko eskatu dio ofizialki orain Applek Mark Fioreri.

Azkenean, onuragarria al da kazetaritzarentzat edukien gaineko halako kontrol zorrotza eraman nahi duen konpainia baten gailuetarako edukiak sortzea?

MzM4OQ==

Irudia | Applek zentsuratu nahi duen iragarkia | zz | Creative Commons By SA
Apple, ipad, zentsura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude