Apple-i eskaera “change.org” bidez
Apple etxeak bere produktuak euskaratu ditzan eskaera dago Change.org-en. Ingelesez dago, baina azkenean lerro batzuk gehitu dituzte euskaraz: “Kultura eta hizkuntzaren biziraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea eta, jakina, teknologia arloan maneiatu. Beraz, gutako askok, ados gaude gure hizkuntza mundu globalizatu honetan teknologia gisa erabili behar dugula. Beraz, Euskara Appleko sistemetan erabil ahal izan beharko lirateke, bere hizkuntza nagusi gisa, beste hizkuntzetara jo gabe eta sistema behar bezala erabiltzeko gai izateko.”
Egilea: iparra.eus
Duela urte asko, euskaltzale batzuek Apple-en Sistema Eragilea doan itzuli zuten (lan gogorra eta informatikan ezagutza suposatzen du horrek), baina Apple-ek lan horri uko egin zion. Gaur egun, Apple-en produktu bakar bat ere ez dago euskaraz.
Sinatzeko asmorik baduzu, egizu orain, epea laster (gaur, 2015/7/31) bukatuko da eta.
(euskaragara.net-en, ekimen hau baliagarria dela pentsatu dugu eta berau zabaltzen laguntzeko egin dugu artikulu hau).
¿Para qué querrán los de la boina que el euskera esté en Apple, si no hacen ni p*to caso al canal en euskera de ETB?
Horrelako iruzkinak ikusi dira kanpaina honen harira elcorreon egin duten artikuluan:
http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201507/30/firmas-separan-euskera-20150730170116.html
Hori ez al da akuilu eta motibatzaile nahiko…?
Printzipioz hogeita bost mila atxikimendu lortzeko helburua zuen change.org-ko kanpainak, eta erronka gaindituta 27.004 sinadurarekin itxi da. Ea orain, Apple etxean, euskaldunoi jaramon apur bat egiten diguten…
27000 sinadura bildu dira eta hori oso ondo dago. Baina neure buruari galdetzen diot Apple-ren produktuak dituzten euskaldunetatik zenbatek erabiliko lituzketen euskaraz. Ondo dago sinadura biltzea baina gero jendeak benetan euskara ez badu erabiltzen ez dago zereginik. Microsoft eta Google bezalako enpresa guzti hauek oso ondo dakite beraien softwarea euskaraz zenbat pertsonek erabiltzen duten, erabiltzaileak jakin gabe bada ere softwareak informazio hori zentralera bidaltzen du. Uste al duzue bere produktuak euskaraz erabiliko lituzketenen kopuruari buruzko estimaziorik ez duela Apple-k ala? Galdera sinple bat: web orrialde hau bera (www.Zuzeu.eus) irakurtzen dutenen artean zenbatek dute sistema eragilea euskaraz konfiguratuta? Apple-ri eskaera egiteko sinatu dutenen artean zenbatek dute sistema eragilea euskaraz konfiguratuta? Eta Endika-k El Correo-ko iruzkinetan irakurritakoa mingarria da oso baina egia da! Gipuzkoa-ko herri oso euskaldun bateko jatetxe euskaldun batean jaten dut egunero. Jatetxeko nagusi eta langile guztiak euskaldunak dira. Telebistan Telecinco jartzen dute beti, ordu horretan “Mujeres y hombres y viceversa”. Beste batzutan Txindoki azpiko herri txiki bateko jatetxean jatea egokitu zait, hura ere jatetxe guztiz euskalduna. Ba han ere Telecinco jartzen dute gehienetan (ordu horretan MYHYV programa), noizbait ETB2 ikusi dut eta besteetan Antena 3.
Euskaldun bat, ulertzen dut zer diozun eta egia da: euskaldunok gara azkenak geuretzako eginak diren eskaintzak kontsumitzen.
Hala ere, ni egunero sartzen naiz Zuzeun, Apple produktuak erabiltzen ditut, nabigatzailea euskaraz daukat konfiguratuta (firefox), korreoa ere bai (thunderbird), eta ez izan dudarik, Applek sistema operatiboa euskaraz eskaintzen duen unetik, euskaraz erabiliko dut. Zuk ez ala?
“euskaldun bat” eta “Xabier Goitia”: Zuen gogoetak ulergarriak dira.
Nik neuk euskara irakasleak eta euskaltegiak ere ikusi ditut euskaratu gabeko gailuak, programak, aplikazioak… erabiltzen. Arrazoiak ugariak dira: euskaratu daitekeenik ez jakitea, ohitura falta, euskaratzearen garrantzia gutxiestea…
Erabiltzaile euskaldunei dagokienez, gehituiozue euskararen ezjakintza oso ez dutela (adibidez, “jakinarazpen”, “lehenetsi”, “ezarpenak”, “sistema eragile”… bezalako terminoak arrotz egiten zaizkie euskaldunzahar ugariri). Gainera, gailu asko ez daude erabat euskaraturik eta euskaratua ez dagoena ingelesez izaten dugu (askorentzat hori traba da).
Bestelako kontuetan (TB sailak edo programak, aldizkariak…), pentsa ezazue, MujeresHombresyViceversa bezalakorik ez dugu ez ETB, ez HAMAIKA ezta herri mailako hedabideetan; neska eta mutil katxarroak, edozein tontakeriari buruz hitz egiten… Tira, gustatu ala ez, jendearentzat erakargarria da. Zergatik ez da ETBn horrelakorik? Hasteko, TB publikoa izanik askok kontra egingo liokete (ikusi bestela “Cuadrilla busca cita” saioarekin gertatutakoa).
Baina arazoa, funtsean, euskara erabat ez menperatzea da. Nik proba egin dut 20 urteko gazteekin, D ereduan ikasitakoekin. Komiki/liburu/filma… beraren aurrean euskara eta gaztelaniazkoa eskaini. Gaztelerara jotzen dute. Arrazoi nagusia? Euskarak AHALEGIN MENTALA eskatzen die. Euskara menperatzen dute bai, baina ez erabat. Ez da ama hizkuntza eurentzat (eremu ez euskaldunetan egoera hau nagusi da).
http://euskeraikasi.blogariak.net/2013/11/iraultza-linguistikoa-euskararen-inguruko-gogoeta-batzuk/
Xabier, ziur nago zu eta zu bezalako batzuk koherentziaz jokatzen duzuela. Nik ere ahal dudan software guztia euskaraz konfiguratzen dut, baina gutxiengoa gara! Jakin nahi nuke zenbat garen! Nire inguruan ikusten dut zer gertatzen den eta eremu “euskaldun-euskaldunean” bizi naiz! Eta zenbat aldiz esaten diot neure buruari, “hemen horrela bada joan zaitez Iparraldera, joan zaitez Arabara!” eta etsipena sartzen zait!
Ez naiz Mujeresyhombresyviceversa bezalako programak kritikatzen ari. Ni naiz lehenengoa pentsatzen horrelako programak behar ditugula euskaraz. Eskupelota, artzain txakur txapelketa eta antzekoekin bakarrik ez goazela inora! Kanpotik (ikusentzunekoak) jasotzen duzunaren %99a gaztelaniaz jasotzen baduzu, beharko ez duzu ba egin ahalegin mentala euskaraz irakurri edo telebista ikusteko! Eta ez da kontua ama hizkuntza euskara izan ala ez. Nire amaren ama hizkuntza euskara da, euskaraz baino askoz okerrago hitz egiten du gaztelaniaz… baina hala ere ez da gai orrialde bakar bat ere euskaraz irakurtzeko, ez omen duela ulertzen, kosta egiten zaiola esaten du. Espainierazko testuetan ziur nago aditz askoren esanahia ez dakiela baina berdin dio, dena ulertzen omen du. Ziur nago euskarazko testuan ulertzen ez dituen hitz gutxiago daudela gaztelaniazko testuan baino… baina alferrik.
Adin batetik gorakoek bizitu dutena eta gero, gauza batzu eskatzea alferrikakoa da. “Kosta egiten zait euskaraz irakurtzea baina nik gutxienez beti euskaraz hitz egiten dut, ez beste batzuek bezala, gora euskadi asko eta beti erderaz” esaten du nire amak eta bere belaunaldiko beste askok ere gauza bera esaten dute.
Gazteei zuzentzen natzaie ordea, D ereduan ikasi duten horiei, euskaraz ikasteko aurrekoek ez bezalako aukerak izan dituzten horiei. Zenbat kostatu da euskaraz ikasteko aukera izatea! Zenbat! Klandestinitatean ibiltzen ziren haiek pairatu zuten guztia dena mehatxua eta debekua besterik ez zenean! Eta hala ere jarraitu, eta segi eta segi eta aurrera… Nola esan haiei, erosotasunagatik, bi hitzen esanahia ez dakizulako, besterik gabe erderaz konfiguratuta duzula softwarea? Horretarako ikasi D ereduan! Ez zaio inori klandestinitatean ibiltzea eskatzen, konpromezu apur bat besterik ez.