Anonymousek Facebook suntsituko?
Txantxa dirudi baina batek jakin: Anonymous taldeak zabaldutako bideo batean, Facebook suntsituko duela dio. Baina egin ote liteke benetan halakorik?
Ez dago jakiterik hau guztia broma bat ote den ala benetako ekintza bat den guztiaren azpian. Gara egunkariak, behintzat, serio hartu du kontua.
Izanak izan Facebooken aurkako salaketak agerian geratzen dira, agian horixe izango du helburu kanpaina honek. Azaroaren bosta arte egon beharko da adi, zer gertatzen den ikusteko.