KutxaBank zer izango den ulertzen hasteko bidea

kutxa bankZuzeuko erredakzioan ez dakigu gauza handirik ekonomiaren kontuei buruz, baina galdera batzuk egin ditugu euskal kutxek bat egitearen inguruan. Joseba Barandiaran ekonomilari eta zuzeulariak erantzun egin ditu ohi duen era zuzen eta argian iruzkinetan, eta guk sarrera bertara ekarri ditugu, lagungarri gertatuko delakoan. Horren ostean, Ander Arratibelek ere ekarri ditu berak, eta horiek ere jarri, guk.

•Izango al du EAEko kutxen bategite eta bankarizazio prozesuak Kutxako Asanblada Orokorraren babesa?

Joseba Barandiaran- Zaila da jakiten, baina apustu egin beharko banu, baietz esango nuke, babestuko dutela. Lehen ere estua izan zen bozketa eta alderdi sozialistak, berbarako, txanpainez ospatu zuen ezezkoaren garaipena, Iñaki Galdos eta beste zenbaiten haserrerako eta neronen harridurarako. Orain baietz bozkatzea nahitaezkoa dela esanka ariko dira. Horrenbeste aldatu ote da egoera azken bategite saialditik?

Ander Arratibel- Argi eta garbi: Botoak “erosten” ari dira inolako lotsarik gabe. Edozein gauza gerta daiteke, beraz.

•Ez bada fusioa onartzen, zer egingo du Kutxak?

JB- Bada Kutxa moduan jarraitu, epe laburrean. Lehiakide handiagoak izango ditu inguruan eta banku bihurtuta baino kapital eskakizun zorrotzagoak ere bai, hau da, negozio berari eusteko, banku batek baino kapital gehiago esijituko dio Espainiako legediak.

AA- Estatuko finantza erakunde onenen artean dago. Beraz, arazo handirik orain arteko bere ibilbidean jarraitzeko.

•Ba al dago bankarizazioaren aurrean fusiorako alternatiba hobeagorik?

JB- Bategitea hotza zein beroa izan (hau da, bategite beroa bihar-etzi edo gaur bertan burutu), dakidala ez dago B plan publiko, ezagun eta sinisgarririk.

AA- Hainbat urtetan, bankarizaziorik gabeko fusioa proposatu da. Bankarizazio hau, pentsatu eta ondo aztertu gabeko proposamena izan da, hilabete batetik bestera landutakoa.

•Nola berma dezake Kutxa Bankek urte batzuk barru ez duela irabazien funtzio soziala murriztuko?

JB- Gaur egun gertatzen den bezalaxe, irabazien zati bat banatu egingo du erakundeak. Kutxa Banken jabetza (edo partaidetza) mantentzen duen erakundeak (egungo kutxek, fundazio gisa edo), nahierara erabiliko ditu irabaziak. hau da, “funtzio soziala” zerk duen eta zerk ez, momentu bakoitzean zuzendaritzak erabakiko du. Benetako galdera da, nork eta nola erabakitzen duen zerk duen funtzio soziala, eta zerk ez. edo zerk duen lehentasuna, eta zer ez. gaur egun ere, galdera potoloak.

AA- Banku bihurtzen bada, ziurtzat jo dezakegu ez beste inbertsoreek, eta ez Espainiako Bankuak edo CNMVk, ez dute onartuko irabazien funtzio sozial hori mantentzea.

•Zenbat iraungo du burtsan lehiatu arte?

JB- Ikuskizun. Burtsara ateratzeak berak esan nahi duen bakarra da jabetzaren zati bat hirugarrenen esku jartzen dela (salduz). Jabetza (eta honi dagozkion eskubideak), besterik da kontrola. LaCaixa, esaterako, Nafarroako kutxa barnehartzen duen Banca Civica lez burtsan salerosten da. Ez da, a priori, deabrutu behar den aukera. Kutxa Bank burtsara aterako da baldin eta soilik baldin norbaitek dirua ordaintzen badu kutxaren bazkide/jabe izateko. Eta ate hori, Kutxa Bankek berak soilik zabaldu dezake.

AA- Ematen du BBKko Lehendakariak oso ondo aztertua duela zer egin nahi duen Burtsan, eta berehala egiteko asmo argia duela. Kutxako Lehendakariak, eta Araba eta Gipuzkoako agintari politikoek, dirudienez, Kutxen jabetza mantendu nahi dute, Burtsara joan gabe. Baina agintea, argi eta garbi, BBKren eskuetan egongo denez, susmatzen dut segituan sartuko dela Burtsara. Ez dut ulertzen nola esan daiteke, Josebak esan duen moduan, “Burtsara ateratzea … Ez da, a priori, deabrutu behar den aukera”. Horrelako zerbait dionak ez du ulertzen kapital merkatuen dinamika. Euskal Herria oso txikia da. Ez dugu ez giza oinarririk eta ez kapital oinarririk horrelako erakunde baten jabetza burtsan mantentzeko epe ertainera. Zer gertatu zen Banco de Bilbao-rekin? Zer gertatu zen Banco de Vizcya-rekin? Zer gertatu zen Bankoa-rekin? Ez da sorte on edo txarreko kontua. Akzioak jaulkitzearen ondoriozko prozesu naturala baizik. Gure Kutxak banku bihurtu ezkero, epe ertain edo luzera, nahitaezko kontua da kapitala gero eta gehiago diluitzea beste inbertsoreen artean.

•Nola mantenduko da bankua Euskal Herriko jabeen eskuetan?

JB- Burtsara ateratzen den jabetzaren zatia kontrolagaitza da, gaur hemengo baten eskuetan dago eta bihar auskalo noren eskuetan. Egungo jabeek kapitalaren %51 mantentzen duten artean soilik berma liteke hori. %100etik %51era, oraingoz, tarte zabala dago oso.

AA- Oker dago Joseba. Kapital merkatuaren funtzionamendua ez da horrelakoa. Kontrola ez da mantentzen %51rekin. Posible da kontrola mantentzea %10arekin, gainontzeko %90a oso banatuta badago. Eta posible da %51 baino gehiagorekin galtzea, Aurrezki Kutxen ordezkaritza bera banatuta dagoelako. %20rekin Banco de Santander edo BBVA sartzen badira, norekin aliatuko dira PSEk eta PPk izendatutako Kutxen ordezkariek? Ba, zalantzarik gabe, banku horiekin eta ez EAJrekiko ordezkariekin. Burtsara %20 atera ezkero, nahiz eta hasiera batean inbertsore txikien eskuetan utzi, kontrolaezina da hortik aurrera nork erosiko dituen akzio horiek. Bestaldetik: Gezurra da egun hauetan esan dena: %51hori ere ez da bermatzen oraingo proiektuan. Lotsagarria da zelako arduragabekeriarekin jokatzen ari dira gure agintari politikoak gai honetan. Gainera, argi eta garbi esan dute PP eta PSOEko agintariek “fusio hotzarena” behin behineko neurria baino ez dela. Italiako eredua jarraituz, behin banku bihurtuta, kutxen parte hartzea banku horietan gero eta txikiagoa izango da, Espainiako arauek derrigortuta.

•Zein paper jokatuko dute administrazio publikoek bankuaren kudeaketan?

JB- Euren kontrolpean mantentzen duten zatiaren jabe izango dira eta kudeaketan eragin ahalko dute, orain arte bezala, izendapenen bidez. Dena den, sakoneko eztabaidagaia da kutxa edo banku baten KUDEAKETA (ez jabetza), botere publikoek egin beharko luketen edo profesionalek. Espainiako aurrezki kutxen artean badira eragin politikoagatik egindako benetako astakerien adibideak. Nafarroakoa ere, hor nonbait. EAEko kutxek aldiz, itxuraz, hobe eutsi diote erabilera politikoaren arriskuari.

AA- Gero eta gutxiago, jakina. Egia da Espainiaren kasuan hainbat gehiegikeri gertatu dela erakunde publikoen partaidetza horiekin. Baina banku pribatuen kudeaketan ere, hainbat berregituraketa gertatu da orain urte batzuk, eta ez zen banku pribatuen eredua zalantzetan jarri. Horrelako argudioek ezjakintasun hutsa adierazten dute. Ez dakite Europa mailan guztiz onartua dela Aurrezki Kutxen eredua, eta, alderantziz, herrialde guztiak daudela banku pribatuen ereduen beldur. Haien egitura ekonomikoa babesten duten herrialdeek Aurrezki Kutxen egitura mantendu dute. Inolako zalantzarik gabe. Errespetu osoz, egiten ari diren azalpen horietan “aldeanismo espainiar” hutsa erakusten ari da. Ezjakintasun hutsa ere.

•Nola kudeatuko dira gizarte ekintzak epe ertainera?

JB- Gaur bezalaxe. banku edo kutxak lortutako mozkinen zati bat, dibidendua, gaur egun bezala izendatutako talde batek erabakiko du zertara bideratu. Mozkinak handiak badira, gizarte ekintza handiagoa izango da. Galerak badaude, ez da gizarte ekintzarik izanen.

AA- Banku moduan aritu ezkero, inbertsore berriek ez dute onartuko gizarte ekintzek aurrera jarraitzea, argi eta garbi.

•Euskal enpresa txiki eta ertainek babesa galduko al dute “bezero” soil bilakatuz?

JB- Euskal enpresa txiki eta ertainak, printzipioz, bezero soil dira eta zaila da sinisten babes berezirik dutenik kutxen aldetik. Kutxek zerbaitetan dirua jartzen dute baldin eta soilik baldin uste badute hortik etekina aterako dutela. Bankuek bezalaxe.

AA- Enpresa txiki eta ertainak babesten dituzten herrialde guztiek mantendu dute “sustraitutako” bankugintza: Aurrezki Kutxak eta Kreditu Kooperatibak. Enpresa txikiekiko hauen jokabidea eta bankuena zeharo ezberdina da. Eta epe luzera, Aurrezki Kutxak galtzea inolako hondamendia izango da gure ekonomi egiturarako.

•Kapitala nazioarteko inbertsoreen esku denean, nola mantendu atzerriko inbertsioak urruti eta etxeko proiektu estrategikoen alde egin apustu?

JB- Dirua jartzen duenak agintzen du. Bankuaren bazkide izateko nazioarteko inbertsoreengana jotzen bada, normala denez eurek euren interesak defendatuko dituzte. Etxeko proiektu estrategikoetan parte hartuko dute baldin eta errentagarritasun potentziala ikusten badiote. hori bai, politizazioaren arriskuak dira, berbarako, gaztela mantxan hango kutxak finantziatutako aireportua egitea. Bestelako jardueretan dirua jartzeko, kutxez gain, administrazio publikoak ere baditu bere baliabideak, aurrekontuak medio. Eta, a priori, aurrekontu horietatik ere bidera daiteke dirua kutxen/bankuen kapital gisa erabiltzeko.

AA- Josebak esan duen moduan: “Dirua jartzen duenak agintzen du. Bankuaren bazkide izateko nazioarteko inbertsoreengana jotzen bada, normala denez eurek euren interesak defendatuko dituzte”. Besterik ez da behar proiektu honekin non sartzen ari garen ulertzeko.

(Galderak lantzeko erabili dugun materiala):

bankarizazioa, Ekonomia, galderak, Kutxa, kutxa bank
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “KutxaBank zer izango den ulertzen hasteko bidea”-ri buruz

  • ZuZeu

    […] Kutxabank. 10 galdera Bidalketa hau atal honetan argitaratu da: Ekonomia etiketa hauekin 10 galdera, kutxabank, Zu zeu. Esteka permalink. ← Machu Pichu euskal connection […]

  • joseba barandiaran 2011-08-12 16:24

    Nire ahalegintxoa:

    •Izango al du EAEko kutxen bategite eta bankarizazio prozesuak Kutxako Asanblada Orokorraren babesa? Zaila da jakiten, baina apustu egin beharko banu, baietz esango nuke, babestuko dutela. Lehen ere estua izan zen bozketa eta alderdi sozialistak, berbarako, txanpainez ospatu zuen ezezkoaren garaipena, Iñaki Galdos eta beste zenbaiten haserrerako eta neronen harridurarako. Orain baietz bozkatzea nahitaezkoa dela esanka ariko dira. Horrenbeste aldatu ote da egoera azken bategite saialditik?

    •Ez bada fusioa onartzen, zer egingo du Kutxak? Bada Kutxa moduan jarraitu, epe laburrean. Lehiakide handiagoak izango ditu inguruan eta banku bihurtuta baino kapital eskakizun zorrotzagoak ere bai, hau da, negozio berari eusteko, banku batek baino kapital gehiago esijituko dio Espainiako legediak.

    •Ba al dago bankarizazioaren aurrean fusiorako alternatiba hobeagorik? Bategitea hotza zein beroa izan (hau da, bategite beroa bihar-etzi edo gaur bertan burutu), dakidala ez dago B plan publiko, ezagun eta sinisgarririk.

    •Nola berma dezake Kutxa Bankek urte batzuk barru ez duela irabazien funtzio soziala murriztuko?
    Gaur egun gertatzen den bezalaxe, irabazien zati bat banatu egingo du erakundeak. Kutxa Banken jabetza (edo partaidetza) mantentzen duen erakundeak (egungo kutxek, fundazio gisa edo), nahierara erabiliko ditu irabaziak. hau da, “funtzio soziala” zerk duen eta zerk ez, momentu bakoitzean zuzendaritzak erabakiko du. benetako galdera da, nork eta nola erabakitzen duen zerk duen funtzio soziala, eta zerk ez. edo zerk duen lehentasuna, eta zer ez. gaur egun ere, galdera potoloak.

    •Zenbat iraungo du burtsan lehiatu arte? Ikuskizun. Burtsara ateratzeak berak esan nahi duen bakarra da jabetzaren zati bat hirugarrenen esku jartzen dela (salduz). jabetza (eta honi dagozkion eskubideak), besterik da kontrola. laCaixa, esaterako, nafarroako kutxa barnehartzen duen banca civica lez burtsan salerosten da. ez da, a priori, deabrutu behar den aukera. kutxa bank burtsara aterako da baldin eta soilik baldin norbaitek dirua ordaintzen badu kutxaren bazkide/jabe izateko. eta ate hori, kutxa bankek berak soilik zabaldu dezake.

    •Nola mantenduko da bankua Euskal Herriko jabeen eskuetan? burtsara ateratzen den jabetzaren zatia kontrolagaitza da, gaur hemengo baten eskuetan dago eta bihar auskalo noren eskuetan. egungo jabeek kapitalaren %51 mantentzen duten artean soilik berma liteke hori. %100etik %51era, oraingoz, tarte zabala dago oso.

    •Zein paper jokatuko dute administrazio publikoek bankuaren kudeaketan?
    Euren kontrolpean mantentzen duten zatiaren jabe izango dira eta kudeaketan eragin ahalko dute, orain arte bezala, izendapenen bidez. dena den, sakoneko eztabaidagaia da kutxa edo banku baten KUDEAKETA (ez jabetza), botere publikoek egin beharko luketen edo profesionalek. espainiako aurrezki kutxen artean badira eragin politikoagatik egindako benetako astakerien adibideak. nafarroakoa ere, hor nonbait. EAEko kutxek aldiz, itxuraz, hobe eutsi diote erabilera politikoaren arriskuari.

    •Nola kudeatuko dira gizarte ekintzak epe ertainera?
    Gaur bezalaxe. banku edo kutxak lortutako mozkinen zati bat, dibidendua, gaur egun bezala izendatutako talde batek erabakiko du zertara bideratu. mozkinak handiak badira, gizarte ekintza handiagoa izango da. galerak badaude, ez da gizarte ekintzarik izanen.

    •Euskal enpresa txiki eta ertainek babesa galduko al dute “bezero” soil bilakatuz?
    Euskal enpresa txiki eta ertainak, printzipioz, bezero soil dira eta zaila da sinisten babes berezirik dutenik kutxen aldetik. kutxek zerbaitetan dirua jartzen dute baldin eta soilik baldin uste badute hortik etekina aterako dutela. bankuek bezalaxe.

    •Kapitala nazioarteko inbertsoreen esku denean, nola mantendu atzerriko inbertsioak urruti eta etxeko proiektu estrategikoen alde egin apustu?
    Dirua jartzen duenak agintzen du. Bankuaren bazkide izateko nazioarteko inbertsoreengana jotzen bada, normala denez eurek euren interesak defendatuko dituzte. etxeko proiektu estrategikoetan parte hartuko dute baldin eta errentagarritasun potentziala ikusten badiote. hori bai, politizazioaren arriskuak dira, berbarako, gaztela mantxan hango kutxak finantziatutako aireportua egitea. bestelako jardueretan dirua jartzeko, kutxez gain, administrazio publikoak ere baditu bere baliabideak, aurrekontuak medio. eta, a priori, aurrekontu horietatik ere bidera daiteke dirua kutxen7bankuen kapital bisa erabiltzeko.

  • ZuZeu

    Esker mila, Joseba Barandiaran. Ohore da zure hitzok gurean jasotzea.

  • eskerrik asko, joseba: beti bezain argi eta argigarri.

  • Ander Arratibel 2011-08-14 09:15

    •Izango al du EAEko kutxen bategite eta bankarizazio prozesuak Kutxako Asanblada Orokorraren babesa?

    Argi eta garbi: Botoak “erosten” ari dira inolako lotsarik gabe. Edozein gauza gerta daiteke, beraz.

    •Ez bada fusioa onartzen, zer egingo du Kutxak?

    Estatuko finantza erakunde onenen artean dago. Beraz, arazo handirik orain arteko bere ibilbidean jarraitzeko.

    •Ba al dago bankarizazioaren aurrean fusiorako alternatiba hobeagorik?

    Hainbat urtetan, bankarizaziorik gabeko fusioa proposatu da. Bankarizazio hau, pentsatu eta ondo aztertu gabeko proposamena izan da, hilabete batetik bestera landutakoa.

    •Nola berma dezake Kutxa Bankek urte batzuk barru ez duela irabazien funtzio soziala murriztuko?

    Banku bihurtzen bada, ziurtzat jo dezakegu ez beste inbertsoreek, eta ez Espainiako Bankuak edo CNMVk, ez dute onartuko irabazien funtzio sozial hori mantentzea.

    •Zenbat iraungo du burtsan lehiatu arte?

    Ematen du BBKko Lehendakariak oso ondo aztertua duela zer egin nahi duen Burtsan, eta berehala egiteko asmo argia duela. Kutxako Lehendakariak, eta Araba eta Gipuzkoako agintari politikoek, dirudienez, Kutxen jabetza mantendu nahi dute, Burtsara joan gabe. Baina agintea, argi eta garbi, BBKren eskuetan egongo denez, susmatzen dut segituan sartuko dela Burtsara.

    Ez dut ulertzen nola esan daiteke, Josebak esan duen moduan, “Burtsara ateratzea … Ez da, a priori, deabrutu behar den aukera”. Horrelako zerbait dionak ez du ulertzen kapital merkatuen dinamika. Euskal Herria oso txikia da. Ez dugu ez giza oinarririk eta ez kapital oinarririk horrelako erakunde baten jabetza burtsan mantentzeko epe ertainera. Zer gertatu zen Banco de Bilbao-rekin? Zer gertatu zen Banco de Vizcya-rekin? Zer gertatu zen Bankoa-rekin? Ez da sorte on edo txarreko kontua. Akzioak jaulkitzearen ondoriozko prozesu naturala baizik. Gure Kutxak banku bihurtu ezkero, epe ertain edo luzera, nahitaezko kontua da kapitala gero eta gehiago diluitzea beste inbertsoreen artean.

    •Nola mantenduko da bankua Euskal Herriko jabeen eskuetan?

    Oker dago Joseba. Kapital merkatuaren funtzionamendua ez da horrelakoa. Kontrola ez da mantentzen %51rekin. Posible da kontrola mantentzea %10arekin, gainontzeko %90a oso banatuta badago. Eta posible da %51 baino gehiagorekin galtzea, Aurrezki Kutxen ordezkaritza bera banatuta dagoelako. %20rekin Banco de Santander edo BBVA sartzen badira, norekin aliatuko dira PSEk eta PPk izendatutako Kutxen ordezkariek? Ba, zalantzarik gabe, banku horiekin eta ez EAJrekiko ordezkariekin.

    Burtsara %20 atera ezkero, nahiz eta hasiera batean inbertsore txikien eskuetan utzi, kontrolaezina da hortik aurrera nork erosiko dituen akzio horiek.

    Bestaldetik: Gezurra da egun hauetan esan dena: %51hori ere ez da bermatzen oraingo proiektuan. Lotsagarria da zelako arduragabekeriarekin jokatzen ari dira gure agintari politikoak gai honetan.

    Gainera, argi eta garbi esan dute PP eta PSOEko agintariek “fusio hotzarena” behin behineko neurria baino ez dela. Italiako eredua jarraituz, behin banku bihurtuta, kutxen parte hartzea banku horietan gero eta txikiagoa izango da, Espainiako arauek derrigortuta.

    •Zein paper jokatuko dute administrazio publikoek bankuaren kudeaketan?

    Gero eta gutxiago, jakina. Egia da Espainiaren kasuan hainbat gehiegikeri gertatu dela erakunde publikoen partaidetza horiekin. Baina banku pribatuen kudeaketan ere, hainbat berregituraketa gertatu da orain urte batzuk, eta ez zen banku pribatuen eredua zalantzetan jarri. Horrelako argudioek ezjakintasun hutsa adierazten dute. Ez dakite Europa mailan guztiz onartua dela Aurrezki Kutxen eredua, eta, alderantziz, herrialde guztiak daudela banku pribatuen ereduen beldur. Haien egitura ekonomikoa babesten duten herrialdeek Aurrezki Kutxen egitura mantendu dute. Inolako zalantzarik gabe. Errespetu osoz, egiten ari diren azalpen horietan “aldeanismo espainiar” hutsa erakusten ari da. Ezjakintasun hutsa ere.

    •Nola kudeatuko dira gizarte ekintzak epe ertainera?

    Banku moduan aritu ezkero, inbertsore berriek ez dute onartuko gizarte ekintzek aurrera jarraitzea, argi eta garbi.

    •Euskal enpresa txiki eta ertainek babesa galduko al dute “bezero” soil bilakatuz?

    Enpresa txiki eta ertainak babesten dituzten herrialde guztiek mantendu dute “sustraitutako” bankugintza: Aurrezki Kutxak eta Kreditu Kooperatibak. Enpresa txikiekiko hauen jokabidea eta bankuena zeharo ezberdina da. Eta epe luzera, Aurrezki Kutxak galtzea inolako hondamendia izango da gure ekonomi egiturarako.

    •Kapitala nazioarteko inbertsoreen esku denean, nola mantendu atzerriko inbertsioak urruti eta etxeko proiektu estrategikoen alde egin apustu?

    Josebak esan duen moduan: “Dirua jartzen duenak agintzen du. Bankuaren bazkide izateko nazioarteko inbertsoreengana jotzen bada, normala denez eurek euren interesak defendatuko dituzte”. Besterik ez da behar proiektu honekin non sartzen ari garen ulertzeko.

  • ZuZeu

    Ander Arratibel, mila esker zuri ere erantzunengatik. Argigarria zaigu guztia.

  • Josebak bete-betean eman du: Gizarte inbertsioak gora eta behera zorabiatzen gaituzte, arazoa sakonagokoa denean: Non inbertitzen den kapitala (ez soberakinaren hutsaren hurrengoa zein “obra sozialari” eskeintzen zaion).
    Bidea ezkerrera egin beharrean (kutxa publikoak legez hobetsi, bertan aurreztea sarituz zerga sisteman, KPIa berdinduko dutela agindu, ez gehiago, jendeak bere diru aurreztua inbertsio produktibo eta arduratsura bideratua dagoela ikus dezan, eta, bere aurrezkien lepotik, besteak itota, aberastu nahi duenak, ondorioak onar ditzala, alegia, bankurik ez dela salbatuko ziurtatuz).
    Beraz, kutxa publikoa, oinarrizko lehengaiekin espekulatuko ez duena-etxegintza, elikagaien salerosketa, eta beste-, KPIaren igoera berdintzea baino ziurtatuko ez dizuna, lehenetsia zerga sisteman (alegia, bertan aurrezkiak ez dituztenek zerga gehiago ordaindu araztea-, inbertsio sozial arduratsua, eta bermea, soilik, bertan aurrezkia dutenentzat. Beste bankuak, forum afinsa bezala, a cascarla.
    Kudeaketa profesionala, politiko entxufista inutilik gabekoa (hori bai, arestian aipatutako irizpide politikoak zorrotz jarraituz).

    Baten batek hau dena erokeria eta egikari ezina dela esan liezadake, baina azken bost urteotan gertatuak bidea hau dela baino ez digu erakusten.
    Aurrezkia aberastasuna sortzeko balio bailezake, beti ere ondo zuzendua baldin badago; bestela, herri ahulenak itotzeko baino ez du balio.
    Eta zorpetzearen aldeko tesi sozial demokrata behin betiko baztertu behar da. Kontua ez baitatza sistemak sortzen dituen zuloak zorraren bitartez estaltzean (gero, zor hori zure kontra bihurritzen baita), dagoena egoki banatzean baizik.
    Hau jada ez da krisia, krisiaren erabilera maltzurra baizik. Eta hamaika batenak ez du izenik, kaletik gurutzatzean kargu hartu beharko genieke. Baina noski, hori ere terrorismo eta jazarpena omen….

  • Luis Mendizabal 2011-08-14 20:19

    Benetan interesgarria debatea ! Eztabaida honetan oso garbi agertzen dira ezkerra eta beste ideologiak. Ez da batere erraza gaurko Kutxak Euskalherriko banku publikoaren funtzioa egiten jartzea edo moldatzea, baina hor ikusiko dugu PNVk zer egiten duen. Gogor jartzen bada, ahal izango du EAEko konpetentzi lortzea kutxen legea eta beroein etorkizuna hemen, EAEen erabakitzea. Berriz ere, PNVren eskuetan gaude … Eztabaida publikoa eta zabala behar dugu! Eta horregatik eskertzen dut Zuzeu ( beste komunikabideek horrelako parte hartzea bultzatuko balukete ….)
    Nere iritzia: Euskal Banku Publikoaren alde !

  • Pello Andrearriaga 2011-09-02 17:35

    “Ez da batere erreza gaurko Kutxak Euskalherriko….” Honen aurrean eta, benetan, ikasi nahian, jakin nahiko nuke ea Kutxa Bank Euskalherriko Banku Publikoa izatea espero dugun? Nire ustez banku publikoa Gobernuaren esku dagoena da, behar bada gaizki nabil, eta hala bada independentzia lortzen ez dugun bitartean hori ezinezkoa da. Bitartean, zein da, nahiz eta oso-oso urrutitik izan, gehien urbiltzen zaion sistema? Diputazioen eta Udalen esku dauden Kutxak mantentzea, eta hori Kutxa Bankekin ezinezkoa da. Nire iritzia; Euskal Banku Publikoaren alde, hori ezin den bitartean Kutxen bategitea eta Euskal Kutxa bezala jarraitzea.

  • joseba barandiaran 2011-09-14 07:55

    alea jacta est! Baiezkoa jaso du, halako batean, fusioak. Nik uste, Kutxak alternatiba garbi hoberik ez zuelako. eta egoera ekonomiko larri honetan, hobe delako batu eta sendotzea.

    hala ere, tokitan dago Noskek planteatzen zuen debate edo eztabaida. kutxa banken sakoneko ildoa, aurretik kutxek (azken 30 urteetan bederen) izan duten berbera izango da: hau da, beste forma juridiko batekin, banku komertzialek egiten duten funtzioa. errotze eta eragin politiko handiagoarekin, hori bai.

    dena den, bategite saialdi ezberdinetan kontra eta orain alde bozkatu(ko) dutenek, azalduko al dute benetan zer aldatu den, ezer aldatu bada, boto ezberdina emateko?

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:10

    Kutxabankeko aferari buruz EKAI centerrek argitaraturiko hainbat artikulu. Gaiaren inguruan irizpide propioa izaten lagunduko digute, ezbairik gabe.

    https://www.scribd.com/doc/245495011/Kutxabank-EL-BCE-DISCREPA-CON-EL-BANCO-DE-ESPANA

    https://www.scribd.com/doc/245184028/Kutxabank-LOS-VASCOS-SON-TONTOS

    Hemen beraien argitalpen guztiak:
    https://www.scribd.com/ekaicenter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude