Amazon zure etxe eta autora sartuko da: Amazon Key
Amazon zure etxe eta autora sartuko da: Amazon Key –
Pasa den urteko urrian Amazon enpresak «Amazon key» sistema aurkeztu zuen. Gure etxeko sarraila, zerrapoa, Amazonen zerradura digital batengatik aldatzea proposatzen du multinazionalak, ondoren banatzailea gu etxean ez gaudenean paketeak uzteko aukera izan dezan. Enpresa honek dio, segurua dela sistema hau, langileari 10 minutuko tartean ematen diolako baimena gure etxeko atea zabaltzeko. Gainera dena erregistratua geratzen dela ere aipatzen du; nor sartu den, noiz…
Orain “Amazon Key” zerbitzuaren barruan zure autoa ere ireki nahi du Amazonek. Hauek proposatzen dutena da zu lanean, medikuan edo edozein tokitan zaudenean, banatzaileak zure autoko maleteroa ireki eta bertan uztea eskatu duzun produktua. Honen bidez, zure autoa zabaltzeko baimena ere izango lukete. Baita autoa nun dagoen lokalizatzearena ere.
Egia esan, sekulako zentzugabekeria da proposaturiko sistema hau, nire ustez, etxean ez bazaude gaur egun, ondoko komertzioren batean uzten dizutelako internet bidez eskatu duzuna… Edo hiri handietan, instalatu dituzten takila modukoetan uzten dute paketea. Beraz, ibilbide gutxi ikusten diot Ameriketan sortu eta mundu osora zabaldu nahi duten proposamen honi, egia esan.
Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus/amazonkey
…
The Washington Posteko teknologia zutabegilea den Geoffrey A. Fowler kazetariak testa Amazon Key-ri. (Amazon da Washington Posteko jabea)
Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus/amazonkey
*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.
*Bideoak zuzeuko erredakzioan geitu dira.
Gero eta gehiago desio dut Europar teknologiadun enpresa bati datuak ematea. Ez dakit konturatzen ote garen baina geure datu guztiak hiruzpalau enpresa pribatu Estatu Batuarrek dituzte.