Maroko gonbidatuz, RASDari elkartasuna adierazten dion Zallako Udala

Maroko gonbidatuz, RASDari elkartasuna adierazten dion Zallako Udala –

Egungo Zallako Udalaren jarduera politikoa deskribatzeko hitz bat aukeratu beharko bagenu, itxurakeria izango litzateke lehenetsi beharko genukena. Edozein ekimen, jarduera edo ekintza balekoa da Zallako Udalaren balizko jarrera “aurrerakoia” adierazteko. Adibideak dozenaka baina bat nabarmenetze aldera, otsailaren 27an RASDaren urtemuga “ospatzeko” egindako hazaƱa adierazgarria zaigu.

Ospatu dezagun urtemuga

Aurtengo otsailaren 27an eta RASDaren 42. urtemugaren arira, gure Udalak bere “Elkartasuna adierazteko” RASDren bandera Udaletxeko balkoi batean “jarri” zuen.

Bandera hori Zallako Udalaren balkoian jarriagatik, Tindufeko errefuxiatuen egoera hobetuko da? Bai? Ziur? Nola? Hori al da Zallako Udalak RASDari eta Herri Saharauriari elkartasuna adierazteko otutzen zaion ekimen bakarra? Zallako Udalak bere burua aurrerakoi gisa saltzerakoan, ekimen oro da balekoa.

Maroko gonbidatu dezagun

Banderaren kontua bere horretan geratu zen -Udal blogaren timelinean sakon ondoratuta- Udalak 2015a ezgeroztik antolatzen duen EnkarterriFest Gourmet Festivalean, aurtengo edizioko herrialde gonbidatu gisa Maroko azaldu zaigun arte.

Maroko herrialde gonbidatua Zallan

Sahararekin anaikidetutako Zallako Udala

Zallako Udalak Maroko herrialde gonbidatua izateak izugarrizko karga politikoa eta sinbolikoa du. Hare eta gehiago, hamabost urte badirenean gutxienez, Zallako Udala Smarako Wilayarekin eta Mahbes-eko Dairarekin anaikidetuta dagoenetik. Hau ahaztuta daukate gure ordezkariak nonbait.

Zallako Udalak gure herrira Maroko gonbidatu izana iraingarria eta onartezina da. Ez soilik Herri Saharrarekin, baizik eta batipat, udako oporrak Enkarterrira etorri diren Tindufeko gaztetxoentzat eta hartatu dituzten Enkarterriko sendientzat.

Marokok Bilbon duen Kontsulatuaren auto ofiziala Zallako Udalaren lorategian

Zallako Udaleko lorategietan norbanako baten auto bat ikustea ez da oso ohikoa izaten eta hare eta gutxiago “Cuerpo Consular, CC” delakoaren matrikula berde bat ikustea.

Agerikoa den bezala, EnkarterriFest bezalako ekimen batek propaganda eta marketingerako ematen dituen aukerei ezin zien muzin egin Marokok Bilbon duen Kontsulatuak. Marokoren Kontsulatuarentzat harreman publikoak jorratzeko aukera ezinhobea izan da EnkarterriFest. Tantoa beraientzat!

Zer adierazten du honek?

Alde batetik, Zallako Udalaren utzikeria eta zabarkeria. Zertan eta hain sensiblea den kontu batean!

Bestetik, etika eta estetikaren artean, Zallako Udalak argi duela estetikaren aldeko hautua.

Maroko gonbidatuz, RASDari elkartasuna adierazten dion Zallako Udala

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

2 pentsamendu “Maroko gonbidatuz, RASDari elkartasuna adierazten dion Zallako Udala”-ri buruz

  • Arrazoi osoa daukazu.

    Hernanin ere iparrorratza galdua dute. Sahararekin hasi zirenak, orain hor daude lerdea dariela marokoarren atzetik. Auzolotsa eta nazka sentitzen dut; sahararrei bizkarretik labana sartu izan baliete bezala sentitzen dut.

    Ez da jende fidagarria.

  • Beno, gure herrietara milaka morokiar inportatuz gero normala da Marokoren ipurdia miaztatu behar izatea. Azken finean, hemendik urte batzuetara gure demografian pisu gehien izango duten pertsonak dira eta errealitate honi moldatu egin beharko gara beste herritarrok.