Albisteen linkak ipintzeagatik ordaintzera behartzea proposatu du Richard Posner epaileak

cc-by:laenulfean
cc-by:laenulfean

Teknologia berriak datoz kazetaritzaren esparrura eta ZuZeu albistaria da hori irudikatzen duen albistari digitaletako bat. Eztabaida handia piztu da sektorean, ertorkizuna nolakoa izanen den ez baita oso argi. Gai hau askotan landu dugu; hala nola, Berria egunkariak antolatutako jardunaldien harira, edo eta atera diren iniziatiba berriengatik.

Bada guztia kolokan jartzen da epaileren bat interneten kontuetan sartzen denean. Noiz ordaindu behar da egile eskubideengatik? Hori da arazo printzipala. Kantuak deskargatzea ilegala da, copyright lizentziadun argazkiak erabiltzea ere bai, baina beste kazetariek eginiko albisteak linkatzea? Hori ere ilegala al da? Badirudi oraingoz ezetz, hala ere, Richard Posner AEBtako epaile ezagunak enbidoa bota du, kazeta tradizionala desagertzen bada albisteak linkatzeagatik ordaindu egin beharko litzatekeela esanaz. Berak dioena da, oraingo krisi garaietan interneten informazio gosea elikatzen dutenak ugariagoak direla, izan ere, bertan eskaintzen dena guztiz doan da. Gainera krisi garaia amaitzean ohitura hauek ezingo direla kendu dio, jadanik “oso errotuta” egongo baitira gizartean.

Ikusita internet bidez publizitateagatik jasotako dirua askoz ere urriagoa dela, galdera hau planteatzen du: “Hedabideek interneteko publizitatearen diru sarrerekin, aurre egin ahal izango diote informazioaren biltze eta produkzioak eskatzen duen kosteari?” Berak dio ezetz, eta New York Time egunkariaren adibidea erakusten du. Egunkari honek ezingo luke biziraun interneteko edizioarekin soilik. Beraz planteatzen duen soluzioa, linkak ipintzeagatik ordainketa bat eskatzea da. Honek eragin zuzena izango du informazioaren fluxuan, zuzenean eragin diezaguke ZuZeuko kazetariei, blogeroei, etab. Posible den egitea? Denborak esango du.

Hala ere nahikoa planteamentu zaharkitua da planteatu duena. New York Time egunkariak ezin badu biziraun interneteko edizioarekin soilik, hori da, paperezko ereduan oinarritutako finantzaketa sistema bat duelako. Ez dielako eredu berriei erreparatu. Papera Vs Internet eztabaidan sartzen gara berriz ere beste hainbatetan bezala, zoritxarrez ez dago bidenterik, itxaron eta esperimentatu egin beharko da.

Richar Posnerren bloga

Ekaitza bainuontzi batean