Iñaki Lejarretak irabazi du mendi bizikletan Espainiako Openeko azken proba

Berriztarrak etxean korritu zuen, herriko zale guztien babespean. Eta zaleen laguntzarekin Lejarretak 8 minututik gora atera zizkion Berrizen 13. tokian sailkatu arren, openeko txapeldun geratu den Sergio Mantecón txirrindulariari. Berrizko zirkuituan bigarren, berriz, Extremadura-Espec taldeko Alejandro Díaz de la Peñak egin zuen, Lejarretarengandik minutu eta 17 segundora. Bestalde, MSC Bikes taldeko Carlos Colomak, txapelketako bigarren postua mantentzea erdietsi zuen, Berrizen laugarren amaitu eta gero; Lejarretarengandik hiru minutu eta 55 segundora.

Iñaki Lejarreta podiumean
Iñaki Lejarreta podiumean

Emakumezkoetan Massi taldeko Marga Fullana egin da aurtengo Espainiako Superprestigio Massi Openeko txapelarekin. Fullanak txapelketako sei lasterketatik bost irabazi ditu, hori dela eta, ez zen Berrizko irteeran egon, azken lasterketa jokatu orduko ere garaile baitzen. Rocio Gamonal heldu zen lehendabizi helmugara emakumezkoetan, 1.32.08ko denbora eginez. Sailkapen nagusian, bigarren tokian Sandra Santanyesek amaitu du.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria