Alaves futbol taldearen ‘Orain bai!’ spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak
Alaves futbol taldearen ‘Orain bai!’ spota
Grabaziorako bi egun eta post-produkziorako beste bi egun behar izan dira ‘Orain bai!’ spota sortzeko; aurretik, baina, Alavesen marketin sailak produkziorako lan guztiak bideratu behar izan ditu. Taldearen webgune ofizialean, dagoeneko 13.000 bisita jaso ditu spotak eta sare sozialen bitartez egindako zabalkundea ere handia izan da.
Grabazio saioak Mendizorrotzan egin ziren, futbol jokalari guztiekin eta entrenatzailearekin, eta Tudelanoren aurka jokatutako partidan. Bestelako grabazioak Arabako lurralde historikoa osatzen duten zazpi eskualdetako protagonistekin egin ziren. Irudi horiek guztiak, maiatzaren 10ean grabatu ziren: Kanpezon hasi, Biasteri, Gesaltza, Oroko Santutegia, Amurrio, Agurain eta Gasteizko Amabirjina Zuriaren plazan amaituz.
Aretxabaletan kokatutako Arteman Komunikazioa enpresak sortutako gidoairen helburua da jarraitzaleak animatzea eta motibatzea datorren ekainaren 1ean edo 2an Alavesek etxean Real Jaenen aurka jokatuko duen partidarako; hau da, Araba guztiak bat egitea Deportivo Alavesekin denboraldiko unerik erabakiorrenean.
Iragarkian agertzen diren parte-hartzaile eta protagonista guztiekin harremana klubeko marketin saileko arduradunek bideratu izan dute eta grabazioei dagokionez, Artemanek Sony PMW-F3 kamera erabili du hiru pertsonez osatutako lantaldearekin.
Alaves_orain bai from Arteman Komunikazioa on Vimeo.
Aupa Alaves! Aurten bai! Gogoratzen dut 6 urte nituenean etxeko telebistan ikusi nuela Alaves-Jaen, bigarren mailara igotzeko partidua. A ze poza irabazitakoan! Nire lehenbiziko futbol-poza izan zela uste dut. Aspaldi pasa zitzaizkidan sukar futbolero haiek, baina oraingoan ere asko poztuko nintzateke, sofan jauzika hasi gabe ere.