Fakultatean erdaraz

kartela-gaztelerazMUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean euskaraz bizi gara. Jakina, gazteleraz eta ingelesez ere ematen dira eskolak, baina, hizkuntza ardatza euskara da. Euskaraz egiten dira bilerak eta tramite administratibo eta akademiko guztiak, eta euskara hutsezkoa da ikasle-irakasle harremana. Baina, hala ere, gero eta gaztelera gehiago entzuten da bazterretan…

Gazteleraz, batez ere, ikasleak jarduten dira. Ezaguna kontua, ezta? Nola lortu, berez, euskaldunak diren gazteak euskaraz aritzea bota barik alferrikako errietak eta sermoiak? Ez da gai erraza.

Irakasleok ez ezik, ikasle batzuk badaude kontu horrekin arduratuta. Horregatik, Ikus-entzunezko Komunikazioko 2. graduko ikasleek gai hori hartu dute aitzakia Arte materian egin behar duten instalazioan jorratzeko. Horretarako, ezabatu egin dituzte euskararen aztarna guztiak Aretxabaletako campusean (atzo inauguratu zena, euskara hutsez egindako ekitaldian). Gainera, asmoa omen dute irakasleoi eskatzeko, 24 orduz, ikasleeekin gazteleraz aritzeko eta eskolak ere gazteleraz emateko…

Hausnarketa bultzatzeko besterik ez bada ere, ”barrutik” hartutako lidergo eta ekintza hauek interesgarriak direla uste dut.

(JatorrizkoaGoio Aranak idatzi du, I laket blogean)

artikulu interesgarriak ...

Zer duzu buruan “Fakultatean erdaraz”-ri buruz

  • zakarias aiztierdi 2013-05-24 12:00

    Arazo handirik gabe jarraituko du jendeak. Elebitasunaren mesedeak, badakizu. Eta narkotizazio instituzionalarena ere. Lasai, dena egina dago, ez kezkatu euskararekin.