Akuilari, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko aplikazioa
Akuilari mugikorreko aplikazioa, Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin harremanetan modu “azkar eta eraginkorrean” jartzeko tresna da. Hizkuntza eskubideak urratzean Behatokiari kexak azkar bideratzeko aukera eskaintzen du.
Aplikazio honek kexak bidaltzeko bakarrik ez, hizkuntza eskubideak errespetatzen dituzten erakundeen jarrera txalotzeko ere balioko du. Gainera, beste erabiltzaileen kexak eta zorion mezuak ikusteko aukera eskainiko du.
Euskaraz bizitzeko hautua egin dugun guztiontzako aplikazioa da Akuilari.
Honela azaldu Behatokiak: “Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du. Euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko”.
.
Aplikazioa deskargatzeko hemen.