Adrian Dacosta Lazerak irabazi du bakarrizketa zientifikoen txapelketa

Adrian Dacosta Lazerak irabazi du bakarrizketa zientifikoen txapelketa –

Adrian Dacosta Lazera Donostiako La Asuncion ikastetxeko ikasleak irabazi du EAEko bakarrizketa zientifikoen txapelketa.

Dacosta Lazerak alkoholak gorputzean daukan eraginari buruzko bakarrizketa zientifikoarekin lortu du estatu mailako Ciencia Show programaren finalerako pasea.

Adrian Dacosta Lazerak irabazi du bakarrizketa zientifikoen txapelketaAdrian Costa Lazera izan da Euskal Autonomia Erkidego mailan Ciencia Show programaren bakarrizketa zientifikoen irabazlea. Donostiako La Asuncion ikastetxeko ikasleak alkoholak gorputzean daukan eraginari buruzko bakarrizketa zientifikoarekin lortu du lehen postua aurtengo edizioan.

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Cienciak elkarlanean antolatutako ekimenaren irabazleak errealitate birtualeko betaurrekoak jasoko ditu sari bezala eta espainiar Estatu mailan egingo den finalean parte hartzeko aukera izango du.

Horretaz gain, gaurko finalean parte hartu duten Gasteizko Los Herran BHIko Martin Silva Miguelez, Leioako Artaza-Romo BHIko Iker Anacabe Zarraga eta Donostiako La Asuncion ikastetxeko Amanda Fernandez ikasleek irailean, Bilbo Zientzia Plaza ekimearen barnean egingo den espainiar Estatu mailako finalean parte hartzeko aukera izango dute.

.

Ikasleak umoretik zientziara hurbiltzea helburu

Modu telematikoan egin den eta 500 ikusle inguru izan dituen ekitaldian, Euskal Autonomi Erkidegoko finalera heldu diren zazpi ikasleak haien bakarrizketa zientifikoak aurkeztu dituzte. Epaimahaiak kontuan izan du landutako eduki zientifiko eta teknologikoa, ikusleekin konektatzeko abilezia eta bakarrizketa egin duen ikaslearen trebezia.

Martxo bukaerako ekitaldia bi hilabete aurretik egin zenaren jarraipena izan da. Bertan 29 ikastetxeetako 1670 ikasle bildu ziren Bilbon, Donostian eta Gasteizen bakarrizketa zientifikoak entzuteko. Horretaz gain, Ciencia Show programak 10.000 interakzio izan ditu sare sozialetan, eta 39 irakaslek formakuntza jaso dute zientzia gaiak umorea erabiliz irakasteko.

Adrian Dacosta Lazerak irabazi du bakarrizketa zientifikoen txapelketa

Zer duzu buruan “Adrian Dacosta Lazerak irabazi du bakarrizketa zientifikoen txapelketa”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2023-04-15 09:04

    Kultura Zientifikoko Katedra? Eta kontatu ez ze hizkuntzatan egiten duen delakoAdrian Dacosta Lazera Donostiako La Asuncion ikastetxeko ikasleak? ZuZeun eta euskaraz argitaratuta, euskaraz izan delakoan…, baina espainolez izan ote da? Argitasun eske Kultura Zientifikoko Katedrari… Zergatik ez du hizkuntza aipatzen kulturaz, zientziaz, katedraz diharduen horrek? Espainolez bakarrik? Jakin nahi nuke…