Abian da Norteko Ferrokarrilla

Abian da Norteko Ferrokarrilla –

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta laburunbat arratsaldetan, 15.00etan.

Abian da Norteko Ferrokarrilla

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak, eta, elkarrizketen bidez, zientziaren alderdi bitxi edo ezezagunak aterako ditu argitara. Adibidez, denboraldiko lehen saioan, matematika manipulatiboak egunerokoan nola txertatu azalduko du Lorena Egidazu Ormazabalek.

Horrez gain, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiari begiratu bat emango dio Norteko Ferrokarrillak, eta erdiko orrietan sakontzeko geldialdi bat egingo du, nerabezaroaren zientzian sakontzeko.

Zientzia-kontu gehiago Elhuyarren eskutik, astero-astero, Euskadi Irratian, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan.

Abian da Norteko Ferrokarrilla

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.