78 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

78 saltokik eta Bizilabeko gazteek  –

78 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Elhuyarrek Bilboko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko Udalekin eta Tolosaldea Garatzenekin batera, “#O11erakusleihoak” egitasmoa jarri du martxan, eta, guztira, aipatutako herrietako 78 saltokik hartu dute parte. Bizilabe, gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren baitan kokatzen da ekimen hau.

Otsailaren 11n, ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte herri hauetako 78 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, saltoki horietan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Bizilabeko gazteek, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duen esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz. Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.

“#O11erakusleihoak” webgunea

Ekimen honen baitan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.

Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira.

Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.

 

Bizilabe

78 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Zer duzu buruan “78 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute”-ri buruz