2045 proiektua: Dmitry Itskov, jainko izateko jolasean

Dmitry Itskov 31 urteko errusiarra aberatsa da, erruz du dirua, soberan. Mundua erosteko adinako dirutza du planetan zehar barreiatuta. Baina, zer den handinahikeria. Ez du nahikoa eroso asko bizitzeko kolpe zorririk ez jotzearekin; jainko izatera jolastu nahi du.

Gizakiaren hilezkortasuna lortzeko dozenaka zientzialari ditu bere agindupean, 2045 proiektua izendaturikoa garatzeko prest. Baina, erronkaren zailtasuna ikusita, munduko Forbes zerrendako gizon-emakumeei gutun bat helarazi die haiek ere proiektuan inbertitu dezaten:

(…) Negozio gizon eta emakume ohoragarriok, Forbes zerrenda aberatseko kideok: gizakiaren bizitza bakarra eta erosezina da. (…)

Itskovek ulertzen du “interesa izanda ere eszeptiko” asko izan daitezkeela. Aberats horiek haien dirua 2045 proiektuan jar dezaten konbentzitzeko zera dio errusiarrak: “Zure hilezkortasun pertsonala kudeatzeko gogoz nago, preziorik gehitu gabe, teknologiaren garapen azkarragoaren onerako”.

Hilezkortasun bidean urratsak: Avatar

  • 2015-2020: Giza gorputzaren kopia errobotikoa BCI bidez kontrolatua.
  • 2020-2025: Hil ostean burmuina Avatar batean sartzea.
  • 2030-2035: Garun artifiziala duen Avatarra zeinetan giza pertsonalitatea transplantatzen den.
  • 2040-2045: Holograma gisako Avatarra.

Munduko jauntxo berri izan nahi duen Itskovek “hilezkortasun industria” sortzea amesten du. Ez al litzateke hobe bizirik gaudenon bizitzak hobetzeko lan egitea, hildakoak bizirik segitzeko lan egitea baino? Helburu hori gizatiarregia da Itskoventzat, gauza da bere izen-abizena eta aurpegia etorkizuneko capilla sixtina partikularrean azaltzea.

Alt1040 blogean Antonio Orbek idatzitakoak azaltzen du hezur-haragizko pertsona normalei proiektuak eragiten digun sentsazioa:

Hunkigarria. Bizitza osoa lanean aberats izateko eta amaieran hil egiten zara. Biziki bidegabea.


Informazio gehiago:

DailyMail

Alt1040

2045 Project