2011ko spot onenak
2011ko spot onenak –
Urtea amaitzear dagoela, atzera begiratzeko ohitura dago hamabi hilabeteok utzitakoaren errepasoa egiteko: 2011ko gertakari potoloenak, irratietan entzun ditugun abesti onenak, gehien saldu diren gailu elektronikoak… Geldialditxo honetan, publizitatean jarriko dugu arreta. Hemen duzue, beraz, urtean zehar telebistan zein interneten ikusi ahal izan ditugun spot edo iragarki onenen hautaketa bat. Ia beti bezala, publizitate kanpaina harrigarrienak marka eta multinazional handienen -eta, horrenbestez, publizitatean inbertsio handiena egiteko ahalmena dutenen- eskutik datoz: Ikea, Coca-Cola, Volkswagen, Samsung, Benetton… Horri eta publizisten sormenari esker, iragarki benetan ikusgarriak aurki ditzakegu. Publifoboa bazara, kasu!