Bateria arazoei aurre egiteko Fisherman’s karameluak

mintyboost 

Zer da smartphone edo tablet baten erabiltzaileari beldur gehien ematen dion zarata? Euren gailuaren pantaila belzten denean entzuten den Pi-Pi! hotsa bateria bukatzear dagoela jakinarazten duen oharra hain zuzen

Ikaragarrizko amorrua sortarazten du zarata honek egungo android eta iphone zaleen artean. Whatsapp, Facebook, Twitter, jokoak, egunkariak eta bestelako aplikazioak alde batera lagatzea behartarazten du atzo gauean mobila kargatzen ez uzteak.

Eta zer egin dezake egungo “gadget” zale batek larrialdi honi aurre egiteko?

Karamelu kaxa batekin kargatzaile bat sortu. Mintyboost du izena goian ageri den aparatuak (Altoid’s edo Fisherman’s karameluen menta zaporearen omenez) eta berarekin non nahi karga dezakegu bateria.

AA motako 2 pila eta USB kable batekin funtzionatzen du bateria mugikor honek eta estualdietarako ezinhobea da. Gure gailua bertara konektatuz kargatzen hasten da. Iphone baten bateriaren 3/4, Ipod baten %100 eta Ipod shuffle bat bost aldiz karga dezake karamelu kaxak.

Horrelako bat norberaren kabuz egitea zaila da egia esan, lehenik eta behin behar diren piezak lortzea ez delako hain erraza eta bestalde elektronikari buruz zerbait jakin behar delako. Baina ez dago zertan beldurtu, youtube-n tutorial asko egoteaz gain internet bidez eros daiteke kargatzailea.

Erabilgarria da oso eta teknologia zale batentzako opari ezinhobea izan daiteke.

Ausartzen denarentzat hor doa klase partikularra, zorte on!: