[Urpeko Bonbarda #048] Beste hamaika Azokarako

[Urpeko Bonbarda #48] Beste hamaika Azokarako –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita zortzigarren saioan, Durangoko Azokara begira jarri gara berriro, bertan aurkitu ahal izango ditugun lanetatik beste hamaika kantu hautatuta.

Berrogeita zortzigarren saioan, aurrekoaren molde berean ibili gara, Durangoko Azoka atarian dugula-eta.

[Urpeko Bonbarda #48] Beste hamaika azokarakoHonakoan, Kherau folk talde bizkaitarra, Tatxers hirukote iruindarra eta Galdakao bueltan eratu berri den Kaserna talde indartsua dira musikariek beraiek aurkeztu dizkigutenak, Ibon Ordoñezekin, Jon Salinasekin eta Markel Fuentesekin berba egin baitugu,  hurrenez hurren.

Saioa bare bare abiatu dugu, Kherauk bezala folk akustikoa jorratzen duen Habia emakume hirukotearekin aurrena, eta pop doinuetara lerratutako Serge eta Esanezin egitasmoarekin gero, azken honek Ianire Aranzabe buru duela.

Tatxers bezala, bogan den erritmoak jorratzen dituzte Ezpalak (psikodeliaz zipriztindutako post-punka, lo-fi soinuarekin emana), eta STR (trap melodikoa, autotuneak gozotua) ere entzungai izan ditugu; baita Dani Agirrezabalaga bateria jole gasteiztarrak Arri! egitasmoarekin plazaratu duen Ep-ko kantu bat ere, lan elektroniko eta instrumentala.

Bukatzeko, berriro baretuta baina oraindik dantzarako gogoz, erritmo beroagoetara jo dugu. Afrika Bibang bakarlariak soul musika ekarri dizkigu “Emakumeak” kantuarekin, euskaraz gutxi jorratu den generoa, eta Ruper Ordorika karibear erritmoetara lerratu zaigu “Amour eta Toujours” diskoaren aurrerapen kantuan.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #48] Beste hamaika Azokarako

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!