[Urpeko Bonbarda #047] Durangorako hamaika

[Urpeko Bonbarda #47] Durangorako hamaika –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita zazpigarren saioan, Durangoko Azokara begira jarri gara, bertan aurkitu ahal izango ditugun lanetatik hamaika kantu hautatuta.

Berrogeita zazpigarren saioan, aurten lanen bat argitaratu duten hamaika euskal musikariren kantu bana dakargu, Durangoko Azoka ate joka dugun honetan -eta datorren astean, beste horrenbeste egitea dugu asmoa-.

[Urpeko Bonbarda #47] Durangorako hamaikaItzal handiko artista bik ematen diote saioari hasiera eta bukaera, bakoitzak bertsio batekin. Anari azkoitiarraren kasuan, jatorriz Nacho Vegasena den “Vinu, cantares y amor”; eta Jon Maia zumaiarrarenean, berak idatzi eta Garik ezagutarazi zuen “Zaharra zara Bilbo”, oraingoan tango bihurtu eta elkarrekin kantatzen dutena, “Kantu bat gara” egitasmorako.

Anita Parker hirukoteak taldearen esentziara bueltatu nahi omen du “Reset” hirugarren lan luzearekin, eta Huntza taldeak Julieta Venegas mexikarraren laguntza izan du aurkeztu berri duen “Ezin ezer espero” diskoan, hirugarrena hauena ere.

Pop rock kaliputsua dakarte Sueder gernikarrek eta Kauta atzean utzita bakarlari datorren Mikel Moreno andoaindarrak, funk pisutsua Donibane Garaziko Diabolo Kiwi taldeak eta rap melodikoa Bengo oiartzuarrak; oso proposamen interesgarriak laurak.

Gainera, hautatutako hiru kantu sortzaileek beraiek aurkeztu dizkigute, Rolan Garces iruindarrarekin, Iñaki Palacios txistulariarekin eta Bastardix taldeko Ander Nagorerekin hitz egiteko aukera izan baitugu.

Egun gero eta atomitazuagoa dagoen euskal musika zeinen aberatsa den erakutsi gura izan dugu asteon; folketik trapera, ugaria izan baita entzungai izan dugun genero, erritmo eta doinu sorta. Guztien artetik gustukorik aurkitzen ez duenak, ez dauka dantzarako gogorik!

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #47] Durangorako hamaika

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!