[Urpeko Bonbarda #107] BADOKen iazko kuttunenak

[Urpeko Bonbarda #107] BADOKen iazko kuttunenak –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 107. saioan, Badok atariak argitaratutako 2022ko disko gogokoenen zerrendari erreparatu diogu.

2022a bukatu eta gurean ere hasi dira ugaritzen urteko onenen zerrendak. Badok atariak, azken urteotan egin izan duen bezala, urteko hamabi disko kuttunenak aukeratzeko eskatu die dozena bat musika adituri, eta emaitzak dakartzagu Urpeko Bonbardara.

Iritzia Berria egunkariko Andoni Tolosa, Ihintza Orbegozo eta Urko Ansa, Argia aldizkariko Iker Barandiaran eta Xalba Ramirez, Gaztezulo aldizkariko Jaione Dagdrommer, Hala Bedi irratiko Ion Etxebarria, Gaztea irratiko Julen Idigoras, Gure Irratiako Panpi Merkapide, Naiz irratiko Iker Gurrutxaga, eta Badok atariko Fred Berruet eta Jon Urzelai musika kritikari eta kultur kazetariek eman dute.

[Urpeko Bonbarda #107] BADOKen iazko kuttunenakEman dituzten zerrendetan disko bakar bat ere errepikatu ez balitz, 144 lan ager zitezkeen, baina 75 izan dira aipatuak, gehien nabermendu direnak batek baino gehiagok hautatu dituelako baitira nabarmendu. Guztietatik, Willis Drummond taldearen “Hala ere” eta MICE egitasmoaren “Lautada” izan dira aipatuenak, zortzi adituren zerrendetan agertu dira-eta.

Atzetik, zazpik hautatu dute Vulk taldearen “Vulk ez da”, eta seik Olaia Inziarte bakarlariaren “Lehengo lepotikan burua”, Merina Gris hirukotearen “Zerua orain” eta Benizze bakarlariaren “Benizze”. Sofa taldearen “Krispetak” lana lau zerrendatan ageri da, eta hirutan Orbel taldearen “Lur hezea” eta J Martina hirukotearen “Jaio naiz baina”.

Guzti horietatik, gutxienez, kantu bana entzungo dugu gaurko Urpeko Bonbardan.

Gainontzean, zerrendan hiru aipamen, bi edo aipamen bakarra jaso duten diskoen artean, eta 65 inguru dira, bana hautatu dugu gaurko saioan entzuteko. Hirutan agertu direnetatik Broken Brothers Brass Band taldearen “Katebegia” aukeratu dugu, bitan agertu direnetatik Arima Soul laukotearen lehen luze homonimoa, eta behin baino agertu ez direnetatik Keia taldearen “Erregaia”. Hiru hauen kantu banarekin borobildu dugu 2022an euskal musikak izan duen uzta bikainari buruzko Urpeko Bonbarda.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #107] BADOKen iazko kuttunenak

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!