[Urpeko Bonbarda #086] Samurtasunaren ahots zakarra

[Urpeko Bonbarda #086] Samurtasunaren ahots zakarra –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita seigarren saioan, Chavela Vargas “mexikarrari” eskaini diogu monografikoa, bere heriotzaren 10. urtemugan.

Laurogeita seigarren saioan, 2019an Chavela Vargas jaio zela ehun urte bete eta 2022ko abuztu honetan, hil zenetik hamar urte igaro direla-eta (2012ko abuztuaren 5ean zendu zen), bere musika ekarri dugu Urpeko Bonbarda saiora.

[Urpeko Bonbarda #086] Samurtasunaren ahots zakarraSaioan zehar, tartekatu egin ditugu Vargasek kantatutako abestiak eta berak kantatu ohi zituenak beste artista batzuen ahotsean. Samurtasunaren ahots zakarrari “Luz de luna” entzun diogu saio hasieran, eta “En el último trago” bukaeran, bi baino ez aipatzearren. Baita Pink Martinirekin batera emandako “Piensa en mi” edo askok bere oinordekotzat duten Lila Downekin kantatutako “Vamonos” ere; azken hauek 2010eko “Por mi culpa” diskotik.

Joaquín Sabina madrildarraren “Por el bulevar de los sueños rotos” ere entzu diogu, Chavela Vargasen omenezko kantua, non “pontxo gorriko dama” deitzen zaion. Rocio Ruiz, Luna Llena eta Alborada del Sur taldeek, hain zuzen ere, “La dama del poncho rojo” izeneko kantua ondu dute, Chavela Vargasen kantu esanguratsuenen aipamenekin jositako abestia.

José Alfredo Jimenez Sandoval rantxeren errege eta Chavela Vargasen lagun minari “Un mundo raro”, berak ondu eta gaurko protagonistak kantatzen zituenetako bat. Eta bukatzeko, Depedro bakarlariaren “Llorona” eder bat entzun dugu, makina bat artistak kantatutako kantu herrikoia den arren, asko baitira abestia Chavela Vargasen ahotsean ezagutu zutenak.

 

.

* Saio hau egiteko, bi erreportaje izan ditugu makulu. Berria egunkarian Itziar Ugartek idatzitako “Chavela, urradura indar”; eta Naiz hedabidean Iñaki Zaratiegik idatzitako “Diez años sin la chamana ranchera rebelde”.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #086] Samurtasunaren ahots zakarra

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!