Aurtengo antzar egunetik aurrera polimerozko antzarra erabiliko da bakarrik Lekeition

Aurtengo antzar egunetik aurrera polimerozko antzarra erabiliko da bakarrik Lekeition –

Lekeitioko webgunetik jasoa.

Lekeitioko udalak aho batez onartu du aurtengo antzar egunetik aurrera antzartek (polimerozko antzarra) bakarrik erabiltzea, animalia naturalen erabilera alde batera utziz.

2022ko San Antolin jaietatik aurrera, aurtengoa barne, ez da antzar naturala erabiliko, Antzartek bakarrik erabiliz.

2022ko abuztuaren 12ko Osoko Bilkuran, Lekeitioko Udala osatzen duten alderdiek aho batez onartu dute aurtengo San Antolin jaietatik aurrera Antzartek (Polimerozko antzarra) bakarrik erabiltzea, hau da, ez da antzar naturalik erabiliko hemendik aurrera.

Aurtengo antzar egunetik aurrera polimerozko antzarra erabiliko da bakarrik LekeitionErabaki hau hartzerakoan kontuan izan da jaien eta ohituren eboluzio naturala, izan ere Antzar jaiaren azken edizioetan argi ikusi da gero eta gehiago direla Antzartek-a aukeratzen duten ontziak, antzar natularen gainetik. Antzartek 2014. urtean erabili zen lehenengo aldiz eta, urtetik urtera, bere erabilpen kopuruak gora egin. 2018an parte hartzaileen %62ak polimerozko antzarra aukeratu zuen eta 2019an, Antzar jaia ospatu zen azken urtea, kopurua %65era arte igo zen. Gainera, antzar naturalak apurtu aurretik altzada kopuru txikia eskaintzen duen heinean, Antzartek-ak altzada kopurua handitzea dakar, ikuskizun ederragoa eskainiz eta parte hartzaileentzako entretenigarriagoa eginez.

Bestalde, antzar naturala lortzea gero eta zailagoa da. Kontuan izan behar hegazti-gripearen ondorioz, neurriak asko gogortu zirela eta jada 2008. urtean Antzar jairako alternatiba bezala polimerozko antzarra erabiltzen hasteko proposamena egon zen. Urtetik urtera prototipoa sortzen eta hobetzen joan zen, 2014 urtean lehenengo aldiz, Gaiker enpresaren Antzartek-a erabiliz.

Azken bi urteetako pandemiaren ondoren, aurten berriz ere, Antzar jaia ospatuko da eta, eragile ezberdinak entzun ondoren eta jaien eboluzio natural bezala ulertuta, Lekeitioko Udalak Antzartek edo polimerozko antzarra bakarrik erabiltzea erabaki du. Beti ere egungo egoera kontuan hartuta eta Antzartek-ak eskaintzen duen altzada kopuru handiak ikuskizuna hobetzen duela ikusita. Erabaki honen bidez jai eta ikuskizunetan ez dira animaliak erabiliko, San Antolin jaietan eta, zehazki Antzar jaian, aurrerapausoak ematen jarraituz.

Aurtengo antzar egunetik aurrera polimerozko antzarra erabiliko da bakarrik Lekeition

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.