[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa joka

[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa joka –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hamazortzigarren saioan telefonoa izan dugu joka kantuetan, zeharka edo zuzenean.

Laurogeita hamazortzigarren saioan, telefonoa joka izan dugu Urpeko Bonbarda osatzeko hautatu ditugun kantuetan.

Gatibu taldearen debut laneko “Musturrek sartunde” entzunez abiatu dugu saioa, telefono dei batek aktibatu eta beste batek desaktibatzen baitu kantuko istorioa. Eta Debbie Harry entzun dugu gero, dei diezaiogun erreguka, Blondie taldeak hego amerikar herrialdeetako propio gazteleraz grabatu zuen bertsioan, “Call Me/Llámame”. Eta Lady Gaga eta Byoncek “Telephone” kantatu digute, printzipioz lehenak Britney Spearsek kanta zezan idatzi zuen kantua, eta azken honek baztertu zuena.

[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa jokaKraftwerk elektronika talde aitzindariaren “The Telephone Call” kantuan garrantzia berezia hartzen du telefonoaren tonuak, baita Electric Light Orchestra britainiarrenean ere; AEBetan arrakasta handia zutela-eta, bertako telefonoaren tonua grabatu baitzuten “Telephone Line” kantuan.

1959an Buddy Holly eta Ritchie Valensekin batera hegazki istripuz hil zen The Big Bopper rock izarrak elkarrizketa bat antzeztu zuen “Chantilly Lace” abestian, eta beste horrenbeste egin zuen Loretta Lynn eta Conway Twitty bikoteak, lehenak kantatuz eta besteak hitz eginez. Ian Svenonius kantari zuen The Make Up taldeak “Hey Joe” herrikoiari egindako berrirakurketan ere, kantuaren erdian, bada telefono bidezko elkarrizketa bat. Emakume batek Mexikotik etxera itzul dadila eskatzen dio Joeri.

Bukatzeko, The Kinks kaliputsuek XIX. mende bukaeran linea bakar batekin lagun askori zerbitzua emandako “Party Line” delakoak aurkeztu dizkigu, eta The Replacements kultuzko taldeak erantzuten zaila den galdera luzatu: Nola esan bakarrik zaudela erantzungailu automatiko bati? Bere aldetik, Juan Carlos Perezi komunikatzen eman dio Itoiz taldearen “Telefonoan”.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #098] Telefonoa joka

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!