[Urpeko Bonbarda #019] Sorgin kosmikoa

[Urpeko Bonbarda #19] Sorgin kosmikoa –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hemeretzigarren saio honetan, JANIS JOPLIN zenari monografikoa eskaini diogu, hilondoko “Pearl” diskoak aurten 50 urte bete dituela aitzakia hartuta.

Hemeretzigarren saioan, estatubatuar kontrakulturaren ikur Janis Joplin zenari monografikoa eskaini diogu, hilondoko “Pearl” harribitxi bukatu gabeak aurten 50 urte bete dituela-eta.

Bakarkako bideari ekin baino lehen Big Brother & The Holding Company taldearekin nabarmendu zela-eta, 1967ko debut laneko eta hurrengo urteko “Cheap Thrills” maisulanetik kantu bana hautatu ditugu, Columbia etxearen berrediziotik “The Last Time”, Joplinek berak idatzia, eta bigarrenetik “Piece of my Heart” ederra.

[Urpeko Bonbarda #19] Sorgin kosmikoaFermin Muguruzaren “Black is Beltza” filmaren soinu bandatik, Raul Refreek eta Iseok emandako “Monterey Jimi Joplin” entzun dugu, Montereyko jaialdian Jim Hendrix eta Janis Joplin nabarmendu baitziren gehien, eta azken honen osperako mugarri izan baitzen emanaldia.

Janis Joplinen arrakastarik nagusienetako batzuk beste musikari batzuen berrirakurketak dira, bere egiten zituenak kantaera gartsu bati esker. Horregatik, Big Mama Thornton entzun dugu sorgin kosmikoak ere kantatu zuen “Ball and Chain” jotzen, baita Bee Gees taldearen “To Love Somebody” ere, jatorrizkoa zein Janis Joplinen bertsioa.

Big Brother & the Holding Company taldearekin bi lan eta bakarkako beste bi -azkena bukatu gabea- baino ez zituen plazaratu Janis Joplinek, guztia lau urte eskasen buruan, eta nahikoa izan zuen izar hilezkor bihurtzeko. Asko eta asko dira bere omenez kantuak idatzi dituzten musikariak, eta batzuk ekarri ditugu Urpeko Bonbardara: Country Joe & The Fish taldearen “Janis”, Gabinete Caligari espainiarren “Cuatro Rosas” eta Leonard Cohen zenaren “Chelsea Hotel 2”, azken hau Jabier Muguruza irundarrak gazteleraz emana.

Amaitzeko, “Pearl”, Janis Joplinek bukatu gabe utzi zuen lan postumoko 10 kantutik lau entzun ditugu: akaso bere kantuetan sonatuena den “Me and Bobby McGee”, bere ahotsaren dohainak hoberen erakusten duen “Cry Baby”, lana ixten duen “Get It While You Can” eta bizirik zela grabatu zuen azkena, “Mercedes Benz”, a capella emana.

.

“Pearl” 1971ko urtarrilaren 11n plazaratu zen, Janis Joplin zendu eta hiru hilabetera. Bere heriotzaren 50. urtemugan,  2020ko urriaren 4an, Mikel Lizarralde kazetariak “Bizirik erretako ahotsa” argitartu zuen Berria egunkarian, Urpeko Bonbardan irakurri duguna.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #19] Sorgin kosmikoa

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!