[Urpeko Bonbarda #005] Soinu horma pitzatua

[Urpeko Bonbarda #005] Soinu horma pitzatua (Phil Spector) –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 5. atal honetan “soinu hormaren sortzaile” Phil Spector zenari monografikoa osatu diogu.

Bosgarren saio honetan bigarren monografikoa egin du gure podcastak, Phil Spector zenari buruzkoa, ekoizle sonatu eta “soinu hormaren sortzaile”, emakume bat hiltzeagatik kartzelan zegoena eta bertan zendu dena, Covid-19ak jota.

Spectorren ileordeak aipatu gabe osatu dugu ordu beteko podcasta, bere ekoizpen azpimarragarrienengan arreta jarrita. Teenager hutsa zela sortu zuen The Teddy Bears entzunez hasi gara, eta 60ko hamarkada hasieran ekoiztu zituen kantu batzuk gero, zein baino zein arrakastatsuagoa; The Righteous Brothersen eta Ben E. King-en zein The Ronettes eta The Crystals-en kantu bana, Spector emakumez osatutako ahots taldeak ekoiztuz nabarmendu baitzen hastapenetan.

Ekoizlearen ustez bere lanen gailurra zen Ike eta Tina Turner-en “River Deep – Mountain High” entzun dugu gero, hasiera batean ekoizleak espero zuen arrakastarik erdietsi ez zuelako Spector lur jota utzi zuena.

[Urpeko Bonbarda #005] Soinu horma pitzatua (Phil Spector)

70-80ko hamarkadetan ekoiztu zituen taldeak izan ditugu saioaren bigarren txandan nagusi, singleek indarra galdu eta lan luzeak nabarmentzen hasi zirenekoa: The Beatles taldearen “Let It Be”, Leonard Cohen, George Harrison eta Ramones taldearen “End of a Century”. 

Bukatzeko, Spector giltzapean sartu aurretik ekoiztu zuen azken taldea entzun dugu, Starsailor, eta soinu horma asmatu zuen gizonari buruzko kantu bat, Wreck Loose taldeak egina.

Phil Spectorri buruzko podcastak berak ekoiztu zuen musika du ardatz, jakina, baina ez da aipatu gabe utzi musikagintzan lan zoragarriak egin zituen gizona armazale misoginoa ere izan zela, emakumeak bortxaz erabili zituena, Lana Clarkson erail zuelako kartzelan sartu zuten arte.

.

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Urpeko Bonbarda #005] Soinu horma pitzatua (Phil Spector)

[Urpeko Bonbarda #005] Soinu horma pitzatua (Phil Spector)

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!