[Kaixo maitia, zer duzu?] 07 – Sexu harremanak izateko ordaindu al duzu inoiz?
[Kaixo maitia, zer duzu?] 07 – Sexu harremanak izateko ordaindu al duzu inoiz? –
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Zazpigarren saio honetan, sexuinkestako Bizitza Sexuala atala aztertzen jarraitu dugu.
Zazpigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiarekin eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Bizitza Sexuala atala aztertzen jarraitu dugu, eta horixe izango dugu mintzagai datorren hurrengo saioan ere.
Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G31 – Zein da zeure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez?
G32 – Zein adinekin izan zenuen zeure lehenengo harreman sexuala?
G33 – “Lehenengo gauean” izango zenuke sexu harremanik?
G34 – Pornografia kontsumitzen baduzu, zer maiztasunez egiten duzu?
G35 – Batzuetan, pertsona batzuek sexu harremanak izateko ordaintzen dute. Zuk ordaindu al duzu inoiz?
G36 – Zure sexu bereko pertsonekin izan duzu inoiz harreman sexualik?
.
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.
- Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
…
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Kaixo maitia, zer duzu?] 07 – Sexu harremanak izateko ordaindu al duzu inoiz?
Bai, nik bai. Ordaindu nuen.
100 euro eman nizkion puta bati Donostian
Oso ondo tratatu ninduen, brasildarra zen eta portuges mintzoa egiten zuen.
.. eta ez nago batere harro egindakoaz.
Baina hala gertatu zen. Brasildar hau ni bezalako txotxolo beldurtuei atea irekitzen ohituta zegoen, eta profesionaltasun osoz burutu zen guztia.
Behin halako zerbait egin behar eta, ondo ordaintzea pentsatu nuen, bere lan saria merezi zuelakoan. Bikoitza ordaindu nion, nire kontzientzia nolabait garbitze arren.
Eta punto. Horrela gertatu zen..
Atera barruan duzun hori dena… Dos de cada diez hombres admiten que han pagado a prostitutas https://elpais.com/politica/2016/02/19/actualidad/1455886808_324206.html