[Putzutik Plazara] Euskaldun berri/zahar?
Euskaldun berri/zahar? –
Jon Sarasuak idatziriko “Euskaldun berriaren balada” eta Oskorrik kantatutako kantua aztertzen du podcast honek. Kantu honek, euskaldun berri baten egoera azaltzen digu. Hori ez ezik, euskarari eta euskalduntasunari lotutako gaiak landu, euskaldun berri kontzeptua zer den azaldu eta euskararen erabilera nolakoa den aipatzen ditu honako saio honek. Manu Torre, Pedro Castelo, Kike Amonarriz eta Jone Goirigolzarri izan dira lan honetako elkarrizketatu nagusiak.
Egileak: Maren Alberdi, Emily Otegi, Arnau Elgarresta eta Uxue Poveda