[Putzutik Plazara] Frankismoaren Museoa

Frankismoaren Museoa –

Putzutik Plazara podcast serieko bigarren denboraldia hasi da. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek egiten duten podcast seriea da. Euskarari buruzko kantuen azterketatik abiatzen da, euskararen egoeraren alderdi bat lantzeko. Hamabi astez, astero podcast bat argitaratuko dugu.

Bigarren denboraldiko lehen podcastaren izena “Frankismoaren Museoa” da. Honetan aztertutako kantua Iheskide taldearen “Hitzak Euskaraz” abestia da. Abesti honen bitartez, euskarak frankismo garaian jasan zuen zapalkuntza eta horren ondorioak aztertuko dira. Podcast honetarako elkarrizketatutako pertsonak ondoko hauek dira: Gaizka Jareño “Tronpi” (Iheskideko baxu jolea), Izaskun Hidalgo (historia irakaslea), Maria Angela Barrenetxea (frankismo garaia bizi izan zuen emakumea) eta Patxi Saez (soziolinguista, Euskaltzaindiko kolaboratzailea eta Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendaria).

Frankismoaren Museoa

Egileak: June Saez, Maider Insausti, Ainhize Uriarte eta Lucia Meruelo

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak