[Urpeko Bonbarda #028] Nina Simonez
[Urpeko Bonbarda] Nina Simonez –
Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita zortzigarren saio honetan, Nina Simone zenari atzera begirakoa eskaini diogu.
Hogeita zortzigarren saioan, monografiko bat dakargu Nina Simone zenari buruzkoa. Nina Simone bera entzungo dugu, jakina, berak idatzitako kantuak joz zein maite zituenak berrirakurriz, blues erritmoz edo bestez. Eta aparte, beste zenbait artistak bere musikarekin egindako moldaketa berritzaileak ere agertuko ditugu.
“My Baby Just Cares for Me” jazz standard-arekin abiatu dugu saioa, Walter Donaldsonek idatzia eta Nina Simonek 1957an grabatua, hamarkada batzuk geroago kantu horrexek berpiztu baitzuen artistarenganako arreta, lurrinen telebista iragarki baterako erabili zutenean. Simonek berak ondutakoen artean, “Do I Move You” hautatu dugu, 1967ko “Nina Simone Sings the Blues” bikainetik hartua.
Nina Simonek egindako bertsioen artetik, bi aukeratu ditugu: George Harrisonek idatzi zuen “Here Comes the Sun” sonatua, TheBeatles laukotearena batetik. “Sign o´ the Times” bestetik, Nina Simoneren ahotsean zein jatorrizkoan, Prince zenak kantatua.
Bukatzeko, bi berrirakurketa berritzaile. Batetik “Nina Revisited…” omenezko diskoan Lauryn Hill grinatsuak “I´ve Got Life” ereserkiari egina, rap erritmoan, eta bestea “Sinnerman”, Belako talde bizkaitarrak bere egina.
.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox