[Urpeko Bonbarda #091] Makinarekin ados

[Urpeko Bonbarda #091] Makinarekin ados –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hamaikagarren saioan, Radiohead taldearen “Ok Computer” diskoak izan zuen eragina aztertu dugu, 25 urte bete berri dituen honetan.

Laurogeita hamaikagarren saioan, Sergio Ariza kazetariak Mondosonoro aldizkarian plazaratutako “La alargada influencia de Radiohead y su `Ok Computer´” erreportajea izan dugu ardatz.

[Urpeko Bonbarda #091] Makinarekin adosRadiohead britainiarren hirugarren lan luzea da “Ok Computer” maisulana, 1997koa; rock musikaren azken disko handia, eta britainiar taldearen bikainena, Arizaren aburuz ondorengo belaunaldietan eragin handiena izan zuena hurrengoa, “Kid A”, izango bazuten ere, 2.000koa. Lan bakoitzeko kantu bana baino ez dugu entzungo.

The Beatles taldearekin hasi dugu saioa, Arizaren aburuz “Sgt. Pepper´s Lonely Heart Club Band” harribitxiak XX. mendean izan zuen eraginarekin alderatu baitaiteke “Ok Computer” Radioheadenak XXI. mendean izan duena.

Hasieran “Radiohead amerikarrak” deitu izan zituzten Wilco eta R.E.M. taldeen kanta banarekin jarraitu dugu, Thom Yorken taldeak garaikide ez ezik eszenakide ere izan dituztenak, eta hurrengo belaunaldieetan utzitako arrastoa ahotan hartuta, Blur eta Coldplay, britainiar taldeen belaunaldi berriaren ordezkari gisa. Baita Animal Collective eta Vampire Weekend ere, “Ok Computer” eta Radioheaden eragina ez baitzen Britainia Handira mugatu.

Sergio Arizaren esanetan “Ok Computer” diskoak gitarren nagusitasunetik askatu zuen rock musika; eta generoaz gaindiko eragina erdietsi. Horrela bada, eta “Kid A” lanarekin Radiohead elektronikara lerratuko zenez, kontrako bidean aurkitu zuten Daft Punk ere entzun dugu, eta Kendrick Lamar rap kantarai itzaltsua, mintzagai dugun diskoak rocketik at ere oihartzuna izan zuenaren frogatzat.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #091] Makinarekin ados

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!