[Urpeko Bonbarda #046] Kilimak

[Urpeko Bonbarda #046] Kilimak –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita seigarren saioan, Berria, zaharra & mailegatua formatua berreskuratu dugu, eta Kilimak taldeko Agus Garmendia elkarrizketatu.

Berrogeita seigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu zazpigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.

[Urpeko Bonbarda #046] KilimakPlazaratu berri diren lanen artean, KILIMAK hernaniar seikotea izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez “Euskal Herriko runba” (Baga-Biga, 2021) aurkeztu baitigu bertako abeslari Agus Garmendiak.

Gainera, eta etxekoekin jarraituta, Nikotina egitasmoaren “Nirbana” bigarren diskoko kantu bat eta Pasadena talde berria ere aurkeztu ditugu, azken hau Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Libe Garcia de Kortazar bikotearen eskutik. Eta berritasunekin jarraituz, Cat Power bakarlariaren “Covers” aurkeztu dugu, bertsioz osatutako diskoa, eta The War On Drugs taldeak aurten plazaratu duen “I Don´t Live Here Anymore”.

Atzera begirakoan, 1971ko azaroari begira jarri gara, justu orain 50 urte eta egun gutxiren buruan, Pink Floyd, Yes eta Led Zeppelin taldeek rock musikak mugarri izan dituen lanak plazaratu zituzten-eta.

Bukatzeko, moldaketen atalean, Eskorbuto hirukotearen “Cerebros destruidos” punk klasikoa entzungo dugu, jatorrizkoa aurrena, eta euskaraz gero, autoharpaz eta ahotsez Eneritz Furyak emana: “Burmuin suntsituak”.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #046] Kilimak

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude