[Kaixo maitia, zer duzu?] 00 – Sexuinkesta
[Kaixo maitia, zer duzu?] 00 – Sexuinkesta –
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcast berria dugu honakoa, Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Zero atalean, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiak eta Aztiker soziologia ikerguneko Ekhi Zubiriak 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa” aurkeztu digute.
Izan ere, zero atalean aurkezgai dugun ikerketa izango du ardatz “kaixomaitia, zer duzu?” podcastak, eta ondorengo ataletan sexuinkestaren emaitzak galderaz galdera aztertuko ditu, Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin batera.
.
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.
- Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
…
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Kaixo maitia, zer duzu?] 00 – Sexuinkesta