[Urpeko Bonbarda #026] Jazzaldiak zuzenean

[Urpeko Bonbarda #026] Jazzaldiak zuzenean –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 26. saio honetan, aurtengo Jazzaldian zuzenean izango diren musikariekin osatu dugu saioa.

Hogeita seigarren saioan, uztailean sartzearekin batera, 2021eko Donostiako Jazzaldian zuzenean jotzen izango ditugun artistekin osatu dugu saioa, Getxoko eta Gasteizko jaialdiei ere erreparatuta. Jazzari bete-betean eskainitako hirugarren Urpeko Bonbarda.

[Urpeko Bonbarda #026] Jazzaldiak zuzeneanIaz eutsi zion jaialdi bakarrenetakoa izan zen Donostiako Jazzaldia, aurten nazioarteko izarrak ere oholtzaratuko dituena. Piano jotzaileen eta emakume ahotsen festibala izango dena aurkezteko, eskarmentu handiko musikari bat entzunez hasi gara, Kenny Barron. Eta ibilbide luzeko musikariak aipatzen hasita, Mulatu Astatke etiopiarraren erritmo afrikarrak ere entzun ditugu, gurean lehen aldiz izango dela-eta. Baita itzal handiko Dave Douglas tronpeta jolea ere, Donostian Franco D´Andrea itailar piano jolearen boskotea lagunduko duela-eta.

Ahotsei dagokienez, azken urteeetan Donostiako jaialdian arrakasta itzela izan duten bi izar dirdiratsu, Cecile McLorin Salvant eta Silvia Perez Cruz txundigarriak. Eta hauek baino are gazteagoak diren beste bi: Sara Azurza bata, jaialdiko oholtza txikietan izan ohi den euskal musikari andanaren ordezkari, eta Arlo Parks, jazzaz besteko sonoritateei egiten zaien lekua agertzeko. Azken atal honetan koka genezake beste aspaldiko lagun baten bisita ere, Marc Ribot gitarra jolea Ceramic Dog hirukote grinatsuarekin izango baita Gipuzkoan.

Eta gainontzeko jaialdiez, zer esan? Getxon izango diren artistetatik Martirio eta Chano Dominguez piano jolearen “A Bola de Nieve” hautatu dugu, kubatar kantartiaren omenezko egitasmoa. Eta Gasteizko jazzalditik Itamar Borochov tronpeta jole sefardia, Letter One Rising Stars Saria irabazitakoa.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #026] Jazzaldiak zuzenean

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!