[Urpeko Bonbarda #018] Gurean jazz

[Urpeko Bonbarda #018] Gurean jazz –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamazortzigarren saio honetan, jazz disko bana aurkeztu dizkigute Ainara Ortegak, “Onin”; Haizea Martiartuk, “Folketik jazzera ensemble”; eta Irati Bilbaok, “Begin”.

Gurean jazz musika ere entzuten da, eta honakoan hiru emakume euskal herritarrek argitaratutako jazz diskoak ditugu aurkezgai, artisten beraien ahotsean.[Urpeko Bonbarda #018] Gurean jazz

Irati Bilbao Gandarias durangarrak Musikenen ikasketak bukatu berri ditu, eta “Begin” debut lana plazaratu zuen iaz (Errabal, 2020), kantariak berak ondutako piezak eta klasikoei egindako moldaketak ingelesez abestuz. Bakoitzetik bat hautatuta, “Anxious” eta “I´m Hip” kantuak hautatu ditugu makina bat saltsatan murgidurik dabilen Bilbaoren ahots ederra entzuteko, “oharkabean” emandako diskotik.

Aurreko musikariaren belaunaldi berekoa den Haizea Martiartu Garcia Markina Xemeindarrak ere Errabal etxean argitaratu zuen iaz debut lana, “Folketik Jazzera Ensemble”. Saxofoi jolea Bartzelonan bizi da egun, eta oso ezagunak diren zenbait euskal kantu moldatu ditu, bere eginda. Aurretik ere entzun izan ditugu Martiarturen kantuak Urpeko Bonbardan, 2020ko lanik onenei erreparatzen zien emakumeek egindako jazzari buruzko saioan, eta iazko euskal diskorik kuttunenei eskainitakoan. Honakoan, “Aldapeko” eta “Gero bat gaurdanik” dira saioan entzun dizkiogun doinuak.

Bilbao bezala, Ainara Ortega Barrenetxea ere Musikenen ikasitako kantaria dugu, baina bi bizkaitarrek baino eskarmentu handiagoa du diskogintzan. “Onin” aurkeztu berri du, galera baten ondotik ondutako lan baikorra, umorez josia, eta inongo plataforma digitaletan aurkituko ez duzuna. Antzezle eta abeslari hernaniarraren kantu batek itxi zuen iragan astean Sarriren kantuekin osatu genuen zerrenda; honakoan, “Berriro” eta “Zaunketelarikan” dira lagin gisa hautatutako kantuak.

Beraien lan berrienak aurkezteaz gain, bakoitzarekin izan dugun berbaldi laburrean, musikari ikasketez, lanak publikoari helarazteko zailtasunez, emakumeak jazzean dakarren bultzada berriaz eta bestez aritu gara.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #018] Gurean jazz [Urpeko Bonbarda #018]

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!