[Urpeko Bonbarda #004] Andrazkoek jazz

[Urpeko Bonbarda #004] Andrazkoek jazz [Urpeko Bonbarda #004] –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laugarren atal honetan 2020an emakumeek egindako jazz lanei erreparatuko diegu.

2019tik aurrera emakumeak ondutako lanen kopuruak gora egin du urteko jazz disko onenen zerrendetan, eta gailurrean izan dira 2020an.

Maria Schneiderren “Data Lords” ezin dotoreagoarekin abiatuko dugu saioa, eta Laura Jurd tronpeta joleak gidatzen duen Dinosaur laukoteak emango digu segida. Pop arima duen Laila Biali entzungo dugu gero, apur bat berezixeagoak diren bi lana bidea eman baino lehen. Ethno jazza jorratzen duen Thana Alexa bata, eta sustrai beltzak dituen Jyoti bestea. Afrikar doinuak aipatzen hasita, Sheila Maurice-Grey buru duen Kokoroko.

Molde klasikoan emandako bi kantu jarraian, atzera begirakoan emana bata, Ella Fitzgerald zenak Berlinen emandako zuzeneko bat plazaratu izanari esker batetik, eta itzal handiko musikari emakumez osatutako Artemis zazpikoteak emana bestea, “If It´s Magic”, Steve Wonderren kantuaren berrirakurketa.

[Urpeko Bonbarda #004] Andrazkoek jazz

Bukatu baino lehen, gitarren txanda, eskarmentu handiko Kate Westbrook kantariaren bandaren eta itzal handiko Mary Halvorson gitarra jole gaztearen kantu banarekin. Eta azkenik, etxeko ordezkari, Haizea Martiartu saxofoi jolea, betiko euskal kantu batzuk jazz moldean eman dituena.

Eta gainera, Goizalde Landabaso kazetariak aspaldi-aspaldi Berria egunkarian idatzitako zutabe bat: “Shakespeare, punk, jazz”.

.

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox

[Urpeko Bonbarda #004] Andrazkoek jazz [Urpeko Bonbarda #004]

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!