[Urpeko Bonbarda #063] Errusiari lilura

[Urpeko Bonbarda #063] Errusiari lilura –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 63. saioan, ERRUSIARI lilura agertu izan dioten mendebaldeko taldeen kantuak izango ditugu gaurko saioan nagusi.

Hirurogeita hirugarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu berriro, honakoan Errusiari lilura agertu dioten mendebaldeko musikarien bitartez.

Protopunk eta post punk doinuekin abiatu dugu saioa, Ramones taldearen “Rocket to Russia” laneko kantu batekin, zein Movida Madrileñako bi talderen banarekin: Polanski y el Ardor taldearen “Ataque preventivo de la URSS” eta Alaska Y Dinarama taldearen “Mujeres Rusas”. Atal honetako euskal ordezkari, Gora Gora Kids taldeak Yuri Gagarin kosmonautari egindako omenaldia ere entzun dugu.

[Urpeko Bonbarda #063] Errusiari liluraEurovision lehiaketan parte hartzeko sortu zen Dschinghis Khan taldeak Errusiako hiriburuari eskainitako kantua ere entzun dugu, “Moskau”, eta izen bereko beste bat, alemanieraz kantatua hau ere, Rammstein talde industrialak. Metalarekin jarraituz, Sabaton suediar talde gerrazalearen “Panzerkampf” kantua izan dugu entzungai bukaera aldera, Kursteko borroketan naziak geldiarazi zituztela-eta, Armada Gorriari kantari.

Berlingo Harresia erausi berritan Pet Shop Boys taldeak ondutako “My October Symphony” eta Police desegin berritan Sting musikariak bakarlari gisa plazaratu zuen “Russians”, orain berreskuratu berri duena, horra entzun ditugun beste bi kantu, Herrialde Sobietarretan jo zuen mendebaldeko lehen musika izarretakoa izan zen Billy Joel kantariaren “Leningrad” kantuarekin batera.

Eta bukatzeko, “A Rússia”, Mallorkako Antonia Font taldeak katalanez emana; Franco Battiato zenaren “Prospettiva Nevski”, Sant Petersburgoko etorbiderik loriatuena omentzen duena italieraz; eta Oskorri taldearen “Kattalin”, izatez “Kalinka” errusiar doinu ezagunaren irakurketa.

* Honako zerrenda, kasik bere osotasunean, Jordi Bianciotto kazetariak eman digu El Periódico egunkariko “10 canciones que reflejan la fascinación occidental por Rusia” sarreran; guk hiru gehitu dizkiogu, osatze aldera.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast      Ivoox

[Urpeko Bonbarda #063] Errusiari lilura

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Zer duzu buruan “[Urpeko Bonbarda #063] Errusiari lilura”-ri buruz