Errimaren ertzetan
Errimaren ertzetan –
Xabier Amurizak bertsolaritzaren mundua irauli zuen. Bertsolaria jaio ez, egiten dela esatea erraza da, baino ondoren bertsotan hasi nahi duenari lanabes batzuk eskaini behar zaizkio hitza zorrozteko: tresna horietako bat da “Hiztegi errimatua”.
Obra hau bertsozale askoren eta bertsolari guztien apaletan den Biblia modukoa dela baiezta daiteke, ezberdintasun handi batekin: Biblia duten gehienek ez dute liburua irakurri (zertarako, makina bat pelikula egin dituzte liburu horri buruz), eta Hiztegi Errimatua erruz kontsultatzen da, bertan baitaude norberak bere ganbara hankaz gora jarri arren topatuko ez lituzkeen errimak.
Errima du ardatz Odei Barroso bertsolari eta raplari urruñarrak Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcastean. Eta Amurizak baina modu zabalagoan planteatu arren berak ere lanabesak, edo hobe esanda, lan moldeak proposatzen ditu errimaren arloan.
Zeren eta Bibliak, Koranak eta Torak irakurtzeko modu ezberdinak existitzen dira munduan, eta batzuk interpretazio oso hertsiak egiteko joera izan dezakete. Barrosok antzeko zerbait dio esaten duenean “errimaren arauak fermuki betetzera ohitu garela erranen nuke, eta arauak estu hartzeak segurtasuna ematen digula”. Kontsonante oinarriko errima jokoak errespetatzen dira gehienetan: “bdgr” (traba, begirada, gara, laga…) edo “ptk” (kopeta, oreka, Kepa…). Bertso bat entzun eta oinarri horietatik at dagoen errimaren baten adituz gero berehala joko genuke “errima txar” edo “errima ahul” gisa definitzera.
Baina Barrosok luzatzen duen galdera bera luzatuko dut hemen: ba al da errima onik eta txarrik? Abeslariak bere inguruan planteatu duen kontu bera haizatuko dugu hurrengo inkestan:
Odei Barrosok planteatzen du bertsolariek errima estuegi hartzeko joera eraiki dutela, eta Hiztegi Errimatuaren liburuan bertan badaudela errimatzeko modua zabatzeko gako batzuk.
ZORIONAK, horren muntaia ederragatik!