[Bipareta] ZuZeuren #10yearChallenge eta hauteskunde maratoia
Bipareta ZuZeuren #10yearChallenge eta hauteskunde maratoia –
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bi Pareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Hona hemen lehen saioa!
Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide.
Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan aditua denak (El País eta El Diarion egin du lan, besteak beste) inkesten tracking-az hitz egingo digu.
Endika Nuñez, Arrate Hernandez eta Iñaki Larrañaga
Entzun zure podcast plataforman:
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox