Estreinaldiak: Apirilak 5

Estreinaldiak: Apirilak 5 –

Estreinaldiak: Apirilak 5

Estreinaldiak: Apirilak 5

Alfonbra majikoa

Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat…

Etxeko txikientzat aukera berezia izateaz gain, euskaraz ikusteko aukera izango dute Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker.

.

Shazam!

Familia batek jaso arte, kalean hazi eta hezitako nerabe errebeldea da Billy Batson protagonista. Adiskide duen mago baten laguntzarekin, dohain berezia bereganatuko du: ‘SHAZAM!’ oihukatuko duen bakoitzean bere gorpuzkeraren hirukoitza hartuko duen superheroi baten itxura hartuko du.

Zer egiten du botere bereziak dituen nerabe batek bere dohain bereziekin? Hegan egin, arerioak tximistak jaurtiz erasotu… baina indar horren gaineko kontrola landu beharko du ere, horiek ongia egiteko erabili nahi baditu, bederen.

.

Première année

Hirugarrenez aurkeztekoa da Antoine Medikuntzako sarbide frogetara. Benjaminek, ordea, lehen aldia du, eta laster jabetuko da aurretik duen erronkaren zailtasunarekin. Lehiak eta ikasketa etengabeak ezaugarritutako testuinguru horretan, ezinbestean beharko dute elkar.

Izan ere, uste baino zailagoa da orainaldiko sakrifizioa eta etorkizuneko itxaropen arrakastatsuen arteko erdibidea topatzea.

.

Pet Sematary

Stephen King idazlearen izen bereko liburuan oinarritutako beldurrezko kontakizuna dugu hau. Louis Creed protagonista eta bere familiaren etxe aldaketarekin abiatuko da istorioa, Boston hiri handia atzean utzi eta Main konderriko herri txiki batera bidaiatuko dutenean.

Bizimodu idiliko  berri baten hasieran egongo lirateke, etxe ondoan inork bete nahi ez duen lur sail misteriotsu bat edukiko ez balute.

.

Never Look Away

Ekialdeko Alemanian, Arte Ikasketak egiten ditu Kurt Barnet protagonistak. Ellie klasekidea maite du, eta honen aitaren aurkakotasunari aurre egitea izango du erronka handiena. Izan ere, bere esku daudenak eta bi egingo ditu aita horrek harremanak aurrera egin ez dezan. Bada, ordea, bi gazteak uste baino gertuago kokatuko dituen iraganeko gertakari bat…

.

I Can Only Imagine

Irudikatu dezakezue mundu mailan ezagun eta arrakastatsu bilakatu den jatorri kristaua duen kantarik? Pentsa daitekeenaren aurka, bada horrelakorik!

I Can Only Imagine doinu arrakastatsuaren istorioa dugu hau, MercyMe musika banda kristauaren Bart Millard abeslariak bere bizitza oinarri hartuta konposaturiko kontakizun musikatuaren aurkezpena.

Euskal pantailaren gunea