[BIPARETA] Podkasten sukarra
[BIPARETA] Podkasten sukarra –
ZuZeu Podcasten eskutik, ZuZeuko Bipareta erreportaje saioak gai baten inguruko hausnarketa ekarriko digu bi astetik behin, Amaia Rojo eta Maialen Sorzabalbere gidari dituela.
Interneteko audio ziren hasiera batean. Podkast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere.
Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek maiz entzuten ditu podkastak, bestetik, gizartearen beste zati handi batek podkastak egiteri ekin dio, eta hauen eskaintza izugarri handitu da. Aditu batzuek “podkastinaren fenomenoa” eta “podkasten sukarra” bezalako terminoak erabili dituzte egun gero eta eskaintza handiagoa duen fenomeno honi buruz hitz egiteko.
Nork egiten ditu podkastak? Beti bezala, denetarik dago. Irrati esatariak, dibulgatzaileak, kazetariak, eduki digitalen sortzaileak, baita telebistan arrakasta duten aurkezlak ere. Baina profesionalak ez diren asko ere animatu dira saltsa honetan parte hartzera. Podkast bat egiteko hautua hartu duten profesional eta ez hain profesionalak izango ditugu protagonista atal honetan. Luxuzko gonbidatuak ditugu: Ana Isabel Morales Xerezaderen Artxiboa, Garagortea podkasta, Zarramarra podkasta, Hilekoa podkasta, Baraua Hautsiz podkasta, Eskuartean podkasta eta Kirolari Gaittun podkasta.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Google Podcast Stitcher Ivoox
[BIPARETA] Podkasten sukarra