[Bipareta] Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Hondarribiko Alardearen arrakaletan –

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tristeak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek ‘Guztion Alardea‘-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun!


Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Spotify    Apple Podcast     Stitcher     Google Podcast     Ivoox

zuzeu podcast - podcast.euszuzeu podcast

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

[Bipareta] Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!